Irakurriena
- 1. Eskuratu TERNUA produktu sorta
- 2. Abian da Mondragon City Challenge Nazioarteko Lehiaketaren laugarren edizioa
- 3. Lieder Automotive martxan da Borjan
- 4. Lander Beloki Mondragon Unibertsitateko errektore izendatua izan da
- 5. NanoSPharm jaio da, sektore biomedikoko enpresa berria, MONDRAGONen eta i+Meden arteko aliantza kooperatiboaren eskutik
- 6. MONDRAGON Hospitalityko lau kooperatibak parte hartu dute Ibis Styles Zumaia-Zestoa hotelean
Egibide ikastetxea FLL Euskadi-MONDRAGON torneoan izango da
Gasteizetik ere ordezkaritza jasoko du aurtengo FLL Euskadi-MONDRAGON torneoak, NCLIC eta Egibidetik jasoko baitira taldeak. Egibide ikastetxeak zehazki 2019ko microFLL-an parte hartu zuen, eta bi urteko atsedenaldiaren ondoren, aurten torneora itzuli dira, “Egibide Sharks” taldea Challenge kategoriara aurkeztuta. “Egibide Sharks” taldeak egungo garraiobide sistemari irtenbide berritzaileak bilatzen jardun du, horretarako robotikaren arloa landuz.
First Lego League 2022
2022ko martxoaren 5ean izango da FLL Euskadi-MONDRAGON, Mondragon Unibertsitatearen Garaiako campusean. 40 talde elkartuko dira bertan, 20 Challenge kategorian eta beste 20 Explore kategorian, guztiak burbuilaka antolaturik, COVID-19aren aurreko segurtasun neurriak mantenduz.
Teknologia berriak eta jakintza zientifikoak ezagutzea eta menderatzea da txapelketaren xedea. Horrez gain, talde-lana, sormena eta etengabe hobetzeko nahiaren balioak bultzatzea da oinarrian sustatzen diren helburuak.