2017-10-22T05:03:15+02:00

Tresna pertsonalak

TUlankide MONDRAGON

Fagor Ederlanek Comarth Engineering nazio mailako laneko ibilgailu elektrikoen lehen fabrikatzailearen kapital sozialean partehartze garrantzitsua eskuratu du

2013/11/12

Laneko ibilgailu elektrikoen produkzioan Europako liderretako bat izatea du helburu Fagor Ederlanek. Horretarako, MONDRAGON korporazioko kide den kooperatibak akordioa sinatu du Comarth Engineering ibilgailu elektrikoen fabrikatzailearekin. Akordio horren bitartez Fagor Ederlanek Comarth-en kapital sozialaren parte-hartze garrantzitsua eskuratu du eta enpresaren akziodun nagusietako bat da, Demeter fondoa eta Antonio Martinez fundatzailea, gaur egungo bazkideekin batera.
Fagor Ederlanek Comarth Engineering nazio mailako laneko ibilgailu elektrikoen lehen fabrikatzailearen kapital sozialean partehartze garrantzitsua eskuratu du

Elektromugikortasunaren apustua

Lankidetza hau elektromugikortasunaren negozioan –kooperatibaren gaur eguneko arlo estrategikoetako bat da hau–, Fagor Ederlan Taldeak negozio berriak sortzeko egindako estrategiaren eta apusturen emaitza da. Ederlan da, automozio sektoreko industria enpresa aditua delako, Comarthek bere hedapenerako eta negozioa garatzeko behar duen bazkidea, hala laneko ibilgailu elektrikoen produkzioan Europako liderretako bat bihurtzeko duen helburua lortzeko. Comarth Engineering laneko ibilgailu elektrikoetan lehen fabrikatzailea da dagoeneko nazio mailan.

Produkzio planta Murtzian du eta posta banatzeko, hirietan banaketak egiteko eta lan publikoetarako ibilgailuetan espezializatua dago. Komertzialki presente dago Espainian, Frantzian eta Norvegian eta erreferentziazko enpresa da Correos, Frantziako La Poste edota Norvegiako Normen Posten bezeroentzat, besteak beste. 2010 urtetik Comarth Engineering-en partaidetza nagusia sektorean espezializtua dagoen Cleantech, Remeter Partners arrisku-kapitaleko firma frantziarrak du. Ederlan erreferentea da automozioaren sektorean; automoziorako osagaietan eta azpisistemetan espezializatua dago, 16 produkzio planta ditu mundu osoan zehar eta 3.700 profesionaletik gora. Hornitzaile global gisako aitortza du Ederlanek, zuzenean lan egiten du automobil fabrikatzaileekin, teknologikoan aurreratua eta berritzailea da eta Comarthi berrikuntzarako duen gaitasuna eta industria mailako ezagutza erantsiko dizkio.

comarth2

Comarthek modelo gama zabala du dagoeneko, hauei kamioi arinak gehituko zaizkie eta postu bakarreko ibilgailu berritzaile bat, banaketa lanetarako bereziki garatu dena.

Gaur eguneko modeloak Beniajáneko (Murtzia) Comarth Engineeringen plantetan ekoiztuko dira, bertan daude gainera, markaren I+G sailak. Egin den enpresa akordioak jasotzen du Euskal Herrian produkzio planta bat garatzea, Comarth Engineeringen produktuen gama berria fabrikatzeko. Jarduera industriala 2014an abiatzea aurreikusita dago eta epe ertainera 70 lanpostu sortzea aurreikusten da.

Fagor Ederlani buruz

Ederlan Taldea hornitzaile liderra da automozio sektorean, Txasisean eta Powertrainen dihardu eta merkatuari irtenbide integralak eskaintzen dizkio bere produktu linea guztietan. Ibilgailuen fabrikatzaile nagusienak eta Tier-1 hornitzaile nagusienak Fagor Ederlanen bezero dira eta honek ahalbidetzen dio sektorearen erronka nagusiak partekatu, ulertu eta lortzea eta bezero bakoitzaren eta merkatuaren eremu bakoitzaren eskariei erantzun pertsonalizatua ematea. Ederlanen zerbitzu bokazioak gidatu du taldeak nazioartean izan duen hazkundea, Ederlan 16 planta dituen hornitzaile globala bihurtu da, munduko eremu nagusienetan produkzio aliantzak dituena (Europa, Mercosur, Asia eta Nafta) 3.700 profesional baino gehiagok osatzen dute eta MONDRAGON korporazioko kide den aldetik, bere izateko arrazoia eta bere jardueraren motorra enplegua sortzea da.

Comarth Engineeringi buruz
COMARTH enpresa teknologikoa da, mundu osoan banatzen diren ibilgailu elektrikoen fabrikatzailea eta merkaturatzen dituen produktuetan fidagarritasun handia duena. Bere ibilgailu elektrikoen gamak bezero profesionalen beharrei erantzuten die eta baita aisia edota turismorako beharrak dituztenei ere.

COMARTH ibilgailuak Murtziako lantegian muntatzen dira eta INTAren homologazioa dute indarrean dauden Europako arauak jarraituz. Ibilgailu elektrikoen gama osoa garatzen zentratuta dago Comarth Engineering eta gaur eguneko eskariaren %90ari erantzuteko helburua du.
Hiru aldagai eskaintzen dira:

L6: gehienezko pisua bateriarik gabe 350 kg., motor-bizikletarako lizentzia, 45km/h-ko abiadura muga.

L7: gehienezko pisua bateriarik gabe 550 kg., B gidabaimena, abiadura mugarik gabe

N1: 3500 kg arteko gehienezko masa, B gidabaimena, abiadura mugarik gabe

Demeter Partners enpresari buruz
Demeter Partners arrisku-kapitaleko firma frantses bat da, bulegoak Parisen, Madrilen eta Berlinen dituena eta ingurumen eta energia berriztagarrien sektoreko enpresen partaidetzak eskuratzera bideratuta dagoena. Gaur egun 360 milioi euro kudeatzen ditu hedapena, buy-outs eta venture kapitaletara bideratutako hiru funtsetan. Gehigarri gisa azpiegitura funts bat sortzen ari da sektore hauetako enpresen fondo behar guztiei erantzuteko helburuarekin. Bere partaidetza-zorroa 35 konpainia inguruk osatzen dute, batez ere Frantzian, Espainian eta Alemanian dauden enpresak dira. Espainiako kasuan Remeter-ek 30 milioi euro baino gehiago inbertitu ditu 6 konpainiatan, horien artean daude RPI, Contenur eta Comarth.


Bideoak


+ Bideo gehiago

Papereko edizioa
Jarraitu twitterren
LagunAro

Bazkideentzat promozioak

fagor-promo

Iradokizunak

iradokizunak