Irakurriena
- 1. Lieder Automotive martxan da Borjan
- 2. Lander Beloki Mondragon Unibertsitateko errektore izendatua izan da
- 3. NanoSPharm jaio da, sektore biomedikoko enpresa berria, MONDRAGONen eta i+Meden arteko aliantza kooperatiboaren eskutik
- 4. MONDRAGON Hospitalityko lau kooperatibak parte hartu dute Ibis Styles Zumaia-Zestoa hotelean
- 5. Kontxako Banderan ontzirik kooperatiboena
- 6. “Ez da sorpresa bat izan. PISAk irakurketaren ulermenari buruz dioena, adibidez, Ikastolan behin baino gehiagotan partekatu izan den kezka da"
Zilarrezko Bikain saria jaso du Coprecik
Ebaluzazio irizpide zorrotzak gaindituta, euskararen presentzia, erabilera eta kudeaketan bikaintasuna aitortu diote Aretxabaletako Copreci kooperatibari. Bikain Euskararen Kalitate Ziurtagiria Jaurlaritzak banatzen du urtero.
Ziurtagiria eskuratzeko hautaketara boluntarioki aurkezten dira enpresa eta erakundeak eta Euskalitek ezartzen duen ebaluazio prozesu zorrotzari aurre egin behar izaten diote. 2008an ekin ziotenetik, 93 enpresa eta erakunderi errekonozitu zaie honezkero meritua. Lurdes Auzmendi, Kultura Sailburuak, atzo nabarmendu zuen "lan munduak funtzio garrantzitsua" duela "euskararen normalizazioan" eta euskarak "balio erantsia" ematen diola enpresari.
Hona, aurtengo saridunak:
Urrezkoak
- Arrasateko Udala, Bermeoko Udala, Birzikla (Gipuzkoa), P.M. Urruzuno S. Coop. (Elgoibarko ikastola), Elay SL (Antzuola, 2008an ere jaso zuen ).
Zilarrezkoak
- Gipuzkoako Foru Aldundia, CAF (Gipuzkoa), Copreci Kooperatiba (Gipuzkoa), Ilarki Elkargoa (Gipuzkoa), Kursaal Elkargunea (Gipuzkoa), Mendaroko Ospitalea (Gipuzkoa), TSST Tranvía San Sebastián Tolosa (Gipuzkoa).
Oinarrizkoak
- Gipuzkoako Emergentziak UTE (Gipuzkoa), Ortzadar SL (Bizkaia), Zumarragako Ospitalea (Gipuzkoa), Osakidetza Gipuzkoa Mendebaldeko Eskualdea (Gipuzkoa), Cavsa (Bizkaia), Encartaciones SA (Bizkaia), Galdakaoko Ospitalea (Bizkaia).
Iturria: Goiena.net