Irakurriena
- 1. Eskuratu TERNUA produktu sorta
- 2. Abian da Mondragon City Challenge Nazioarteko Lehiaketaren laugarren edizioa
- 3. Lieder Automotive martxan da Borjan
- 4. Lander Beloki Mondragon Unibertsitateko errektore izendatua izan da
- 5. NanoSPharm jaio da, sektore biomedikoko enpresa berria, MONDRAGONen eta i+Meden arteko aliantza kooperatiboaren eskutik
- 6. MONDRAGON Hospitalityko lau kooperatibak parte hartu dute Ibis Styles Zumaia-Zestoa hotelean
Zientzia, teknologia eta berrikuntzaren astea Mondragon Unibertsitatean
Goi Eskola Politeknikoak zientzia, teknologia eta berrikuntzaren astea antolatu du, datorren azaroaren 7tik 17ra bitartean ospatuko dena, kanpus desberdinetan.
Etorkizuneko ikasleak, zientzia eta teknologiara gerturatu ahal izango dira, campus bakoitzean antolatutako ekintzetan parte hartuz. Arrasateko campusean esaterako hainbat arlotako tailer eta laborategietan parte hartu ahal izango dute: haize-tunela, mekanizatua, energia, diseinua, antolakuntza, elektronika eta IKTak.
Donostialdeko campusean, Orona Fundazioa eta IK4 IKERLANekin batera, ekoingenieritzekin zerikusia duten hainbat tailer antolatu dira. Tailer hauetan honako gai hauek landuko dira: energia berriztagarriak, material eta prozesu berriak, energiaren transferentzia…