Irakurriena
- 1. Kreanek eraikiko du Lascaray-LEAren lantegiaren aro berria
- 2. Gutun irekia Arizmendiarrietari
- 3. Fagor Arrasatek HERPASAren ekoizpen-unitatea erosi du, altzairu herdoilgaitzezko deposituen espezialista
- 4. Orbea saritua izan da 2026ko Euskadi GJHen sarietan
- 5. Ruben Gabilondo, Orbeako presidentea: “Orbeako urte onenetako batzuk bizitzea tokatu zait”
- 6. Bazkide eta birkokatuentzako birkualifikazio programa amaitu du Fagor Ederlanek
Zergatik izan boluntario FLL Euskadi MONDRAGONen?
First Lego League Euskadi MONDRAGON ekitaldiaren edizio berri bat egiteko hilabete eskas falta denean, antolakuntzak motorrak berotzen jarraitzen du eta ebento handiari begira xehetasun guztiak lotzen ari da, besteak beste boluntarioen arloa ere ari da lantzen. Hainbat ikastetxe eta ikastolatako 300 haur eta gazte baino gehiago bilduko dira Mondragon Unibertsitateko Iturripeko campusean, beren proiektuak defendatzeko eta robotaren jokoa arrakastaz garatzeko prest. Eta dena ondo joan dadin, ezinbestekoa izango da boluntarioen lankidetza. Gazte askorentzat, horrelako dimentsioko ekitaldi batean barrutik parte hartzeko eta bizitzeko modu bat izango da boluntario izatea.
Esperientzia paregabea, dibertigarria, oso teknologikoa eta izugarri erakargarria da FLL Euskadi MONDRAGON. Hala diote, behintzat, aurreko edizioetan boluntario lanetan aritu direnek. Robotikaz, ingeniaritzaz eta gazteen sormenaz gozatzeko aukera izango da beste behin. Gainera, boluntarioek aukera dute FLLn barrutik parte-hartzeko. Antolakuntza boluntario berriak erakartzen eta biltzen ari da, eta bertan parte hartu nahi duten guztiak oraindik garaiz daude. Izena eman www.boluntarioakflleuskadi.innobasque.eus webgunean.
Gazte askorentzat, horrelako dimentsioko ekitaldi batean barrutik parte hartzeko eta bizitzeko modu bat izango da boluntario izatea.