Ekintzailetasuna, dibertsifikazioa eta enpresa-jarduera berrien sorrera sustatzeko MONDRAGON Korporazioaren plataforma korporatiboa gara.
Irakurriena
- 1. Kreanek eraikiko du Lascaray-LEAren lantegiaren aro berria
- 2. Gutun irekia Arizmendiarrietari
- 3. Fagor Arrasatek HERPASAren ekoizpen-unitatea erosi du, altzairu herdoilgaitzezko deposituen espezialista
- 4. Orbea saritua izan da 2026ko Euskadi GJHen sarietan
- 5. Ruben Gabilondo, Orbeako presidentea: “Orbeako urte onenetako batzuk bizitzea tokatu zait”
- 6. Bazkide eta birkokatuentzako birkualifikazio programa amaitu du Fagor Ederlanek
Zabalik dago startup industrialetan inbertitzeko Keiretsu-MONDRAGON Jardunaldirako izen-ematea
Industria esparruko enpresei zuzendutako foroa da, eta, harekin batera, Keiretsu Forum dago, Business Angels inbertitzaile pribatuen nazioarteko sarerik handiena. Ibilbide luzea eta izen ona du alor horretan, eta kooperatibei proposamen baliotsuak hurbiltzeko aukera emango die.
Dagoeneko finkatuta dagoen topagune bat, hitzordu benetan esanguratsua industria-startup, produktu-startup, deeptech eta gisakoentzat. Euren hazkunde-proiektuak finantzatzea nahi dutenentzat tresna eta aukerak eskaintzen dira, baina jardunaldia inbertsio-aukera onak eta berriak bilatzen dituzten inbertitzaileentzat ere aukera ezinhobea da. Orain arteko edizio bakoitzean, 200 lagun inguru joan dira forora, presentzialki edo modu telematikoan
Joseba Sagastigordia, MONDRAGON Ventureseko zuzendaria, topaketa honen garrantziaz mintzatu da: “Aukera berriak eta dibertsifikatzeko beste modu batzuk hurbildu nahi dizkiegu gure kooperatibei, dagoeneko merkatuan dauden formatuetan; proiektuak bultzatzeko bidelagunak behar dituzte, kapitalean inbertitzea baita helburu horretarako modurik egiturazkoena”.
MONDRAGON Venturesek eta Keiretsu Forumek 8-10 startup aukeratuko dituzte beren proposamenak foroan aurkezteko.
Sagastigordiaren arabera, “MONDRAGON Venturesetik ikusten dugu espazio horretan sektoreko beste eragile batzuekin ko-inbertsioan kokatzen ikasi dugula, izan Venture Capital, erakundeak edo hauen hazkundean interesa duten korporatiboak”.
Azken finean, balio handiko startupak gerturatzeko aukera emango duen foro bat da, negozioen dibertsifikazioari ekiteko helburuan MONDRAGONeko kooperatibentzat oso interesgarriak izan daitezkeen egitasmo berriak. Benetako aukerak erakartzeko topagunea da, industriari aplikagarri dakizkion eta gaur-gaurkoz finantzaketa beharra duten teknologia-proiektu errealak egongo dira bertan.
Izen ematea
Foroan parte hartu nahi duten guztiek izena eman dezakete formulario honen bidez edo mondragon-cp@mondragoncorporation.com helbidera mezu elektroniko bat bidaliz.