Zabalik dago MONDRAGON Ventures Foundry Awards sarietarako izen-emate epea

FOUNDRY AWARDS sariek oinarri teknologikoko kooperatiba berriak (NewCoops) bihurtzeko potentzial handiena duten proiektu teknologikoak aitortuko dituzte. Irabazle izango diren bi proiektuek lau hilabeteko azelerazio-programa espezializatu bat jasoko dute, kategoria bakoitzeko 50.000 euroko balioarekin (guztira 100.000 euro), eta hautatutako proiektuak irailaren 25ean jakinaraziko dira.
Card image cap
2026/06/12

MONDRAGON Venturesek irekita du MONDRAGON Ventures Foundry Awards sarietan izena emateko epea. Ekimen honen helburua da MONDRAGON ekosistemaren barruan etorkizuneko jarduera kooperatibo berriak bihurtzeko gaitasuna duten teknologia-oinarriko proiektuak identifikatu eta azkartzea. Labur esanda, FOUNDRY programak startup eta spin-off industrial berriak bultzatzeko helburua du. 

MONDRAGON Venturesek, Ezagutzaren Dibisioarekin eta MONDRAGON Korporazioarekin elkarlanean sustatutako deialdi honen bidez, ehun industrial berria sortzeko, berrikuntza bultzatzeko eta garapen jasangarriari ekarpena egiteko ahalmena duten aktibo teknologikoak aitortu nahi dira.

1 eus.png

Etorkizuneko negozioei bultzada

MONDRAGON Ventures Foundry Awards sariak MONDRAGON Korporazioaren 2025-2028 aldirako Politika Sozioenpresarialaren helburu estrategikoei erantzunez sortu dira. Politika horrek etorkizuneko sektoreetan negozio berriak sortzea, interkooperazioa indartzea eta enplegu jasangarria sustatzea ditu ardatz.

Deialdia Mondragon Unibertsitateari, zentro teknologikoei eta MONDRAGON Korporazioko enpresetako I+G unitateei zuzenduta dago. Bi kategoriatan aurkeztu ahal izango dira proiektu teknologikoak:

• Industrial Impact: industrian eta MONDRAGONeko kooperatiben lehiakortasunean eragin handia izateko ahalmena duten aktibo teknologikoei zuzendua.

• Disruptive Innovation: merkatu berriak sortzeko edo daudenak eraldatzeko gaitasuna duten teknologiei zuzendua, bereziki lurraldearen lehiakortasunean eragina izango dutenei.

Edozein esparru edo sektoretako proiektuak aurkeztu ahal izango dira, baldin eta berrikuntzari, garapen jasangarriari eta teknologiaren aplikazio humanistari ekarpen argia egiten badiote. 

Gehienez 10 proiektu finalista eta 2 irabazle

Hautaketa-prozesuaren bidez, bi kategorien artean gehienez 10 proiektu finalista aukeratuko dira. Ondoren, kategoria bakoitzeko proiektu bana irabazle izendatuko da, eta guztira 100.000 euroko balioa duen azelerazio-programa batean parte hartuko du (50.000 euro proiektu bakoitzeko).

5 eus.png

Lau hilabetez, hautatutako taldeek MONDRAGON Ventureseko adituen laguntza izango dute hainbat alderdi estrategiko lantzeko, hala nola negozio-ereduaren definizioa, araudi-estrategia, finantzaketa, teknologia-transferentzia edo etorkizuneko NewCoop baten sorrera.

2 eus.png

Horrez gain, gainerako proiektu finalistek Venture Estimation motako balorazio-txosten espezializatu bat jasoko dute, beren ekimenak garatzen jarraitzeko eta etorkizuneko deialdietara aurkezteko aukera emango diena.

Izen-ematea zabalik uztailaren 15era arte

Interesa duten erakundeek dagoeneko aurkez ditzakete beren hautagaitzak MONDRAGON Venturesek gaitutako online formularioaren bidez, eta izen-ematea uztailaren 15era arte egongo da zabalik. Proiektuak hainbat irizpideren arabera ebaluatuko dira: Korporazioarekiko egokitzapen estrategikoa, balio-proposamena, merkatu-potentziala, taldearen gaitasunak eta ekimenaren eragin ekonomiko-finantzarioa.

3 eus[70].png

MONDRAGON Ventures Foundry Awards sarien banaketa-ekitaldia irailaren 25ean egingo da, eta orduan emango dira ezagutzera aurtengo edizioko proiektu irabazleak.

Deialdi honen bidez, MONDRAGON Venturesek teknologiarik onenetik abiatuta industria kooperatibo berriak sortzeko, aktibo teknologikoen balioa handitzeko eta etorkizuneko erronkei erantzungo dieten startup eta spin-off industrialak sustatzeko duen konpromisoa indartzen du.

IZEN-EMATEA ETA OINARRI JURIDIKOAK

Ekintzailetasuna, dibertsifikazioa eta enpresa-jarduera berrien sorrera sustatzeko MONDRAGON Korporazioaren plataforma korporatiboa gara.