XII. MONDRAGON Foroak kooperatibetako 400 lagunetik gora bildu ditu Kursaalen

Garrantzi estrategikoa duten gaien inguruan elkarrekin hausnartzeko urteroko topaketa da, eta bertan parte hartzen dute MONDRAGONeko kooperatibetako zuzendaritza organoetako ordezkariek zein errektoreek. Aurten, berrikuntza gisa, nazioarteko profesionalak, gazte kooperatibistak eta MONDRAGONekin lankidetzak dituzten konpainien ordezkaritza zabala izan da. Lehendakariak itxi du jardunaldia.
2024/11/25

MONDRAGONek XII. Foroa egin du gaur Donostiako Kursaal Jauregian, eta kooperatibekin, datorren laurtekorako ibilbide orriaren ardatz estrategikoei buruz hausnartu du. Jardunaldia Leire Mugerza Kongresuko presidentearen eskutik hasi da, eta Pello Rodriguez Korporazioko Kontseilu Orokorreko presidenteak itxiera egin du, kooperatibei “negozioen lehiakortasunean lan egiten jarraitzera animatuz, gizarteari ekarpena egiten jarraitu ahal izateko, lurraldearekin konprometitutako enpresa gisa”.

Amaierako ponentzian, Pello Rodriguezek 2025erako zehaztu diren 15 proiektuak azaldu ditu, eta kudeaketa-plan hori egiteko prozesua azpimarratu du

Ekitaldia Imanol Pradales Lehendakariak itxi du. Lehenengo aldiz egon da topaketan, eta gonbidapena eskertu du. Hitzaldiaren hasieran, MONDRAGON Foroaren garrantzia azpimarratu du, “halako topaketek egiteak eguneroko dinamikatik atera eta elkarrekin hausnartzeko denbora hartzeko balio dutelako”.

“Europa eraldaketa betean dago eta bere etorkizuneko ardatzak berrikuntzan, ekonomia berdean eta deskarbonizazioan oinarritzen dira, trantsizioak errespetatuz. Etorkizuna dugu jokoan: MONDRAGONek eta gure enpresa sareak eztabaida eta ardatz komun horietan parte hartu behar dute, eta gure interesak defendatu”, gaineratu du.

MONDRAGON+Foroa+2024.jpg

Ardatz estrategikoak

Arancha Gonzalez Layak eman du irekiera-hitzaldia, “Egungo erronka sozioekonomikoak” goiburupean. Parisko Nazioarteko Gaietarako Eskolako dekanoa da Gonzalez Laya, eta Espainiako Gobernuko Kanpo Gaietarako, Europar Batasunerako eta Lankidetzarako ministro ohia. Gaur egungo gertaera geopolitiko nagusien errepasoa egin du, eta egungo mundo mailako erronkei aurre egiteko elkarlanaren garrantzia azpimarratu du. “Lortu dugun garapen-mailari eutsi nahi badiogu, aliantzak sortu behar ditugu, tokian tokikoak, estatukoak, Europakoak edo globalak, gure gaitasunak integratzeko eta indartzeko”, esan du.

Gainera, Foroan, MONDRAGONen etorkizuneko ardatz estrategikoekin lotutako hainbat barne esperientzia aurkeztu dira: Konpromisoa eta identitate kooperatiboa, Etorkizuna duten negozioak, Irekiera eta inpaktu soziala eta Interkooperazioa ardatz hartuta. Rosa Carabel Eroski Taldeko zuzendari nagusiak, Mikel Trojaola Fagor Elektronikako zuzendari nagusiak eta Xabier Egibar eta Nuria Agirre, LABORAL Kutxako zuzendari nagusi zein pertsonen zuzendariak azaldu dituzte esperientzia positiboak.

Halaber, Batz, MLAKoop eta MONDRAGON Hospitality kooperatibetan garatutako lankidetza adibide desberdinak proiektatu dira, baita pertsona eta finantza batzordeen ekarpenen inguruko hausnarketa ere.

Foroan MONDRAGONez haragoko beste esperientzia batzuk ere hartzen dira, aurten, nAVSko Miguel Angel Carrerak eta Ilunioneko Alejandro Oñorok kontatu dituztenak kasu, biak ere Negozio berriak eta Irekiera eta Inpaktu soziala arloei lotuak.

Amaierako ponentzian, Pello Rodriguezek 2025erako zehaztu diren 15 proiektuak azaldu ditu, eta kudeaketa-plan hori egiteko prozesua azpimarratu du. Plan horretan modu aktiboan parte hartu baitute MONDRAGONeko Kontseilu Orokorrak eta Batzorde Iraunkorrak, eta orain dibisioekin partekatzen ari dira.

2025/2028 Politika Sozioenpresarial berriaren esparruan egin beharreko ekintzen errepaso honetan, dagoeneko “garapen bidean” dauden 15 proiektu horietako batzuk aipatu ditu. Zerikusia dute, adibidez, Negozio Berriak sortzearekin, gaur egun MONDRAGONek presentziarik ez duen hazkunde-sektoreetan. Horretarako, “beharrezkoa izango da beste korporazio batzuetara irekitzea”, zehaztu du. Era berean, unibertsitateekin lan egiteko beharra azpimarratu du talentua erakartzeko, “bai teknologia digitalen esparruan, bai balio kooperatiboen prestakuntzan” ere. Gainera, “gure negozioetan eragin handiagoa izango duten” interkooperazio dinamikak sustatzean jarri du enfasia, eta, azkenik, MONDRAGONek gizarteari egiten dion ekarpena indar handiagoz proiektatu behar dela adierazi du, “Korporazioa gure lurraldearen garapenean funtsezko eragile gisa aintzat hartzeko”.

IMG_4377.jpeg

“Sasoi estrategiko berri bat hasi dugu, energia berrituarekin, ideia berriekin, gure gaitasunetan konfiantza izanda, MONDRAGON irekiago batetik, eta hurrengo belaunaldiei legatu hobea uzteko pauso berriak emateko prest”.

Zer da MONDRAGON Foroa?

Urtero egiten den topaketa bat da, eta kooperatibetako zuzendaritza taldeak eta kontseilu errektoreak deitzen ditu, hau da, MONDRAGONeko kooperatibetako ordezkari nagusiak, garrantzi estrategikoko gaiei buruz elkarrekin hausnartzeko. 400 ordezkari baino gehiago biltzen ditu eta bere funtzionamenduaren dinamikak adituen hitzaldiak, esperientzia ezberdinen aurkezpenak eta kooperatiba guztientzat interesekoak direnak.

Argazki bilduma