Irakurriena
- 1. Fagor Electrónicak Triax Digital Solutions (TDS) erosi du, egoitza eta hirugarren sektorerako multimedia soluzioen merkatua gidatzeko
- 2. Nerea Aranguren, DanobatGroupeko eta MIAko zuzendari nagusia eta MONDRAGONeko lehendakariorde berria
- 3. Kooperatibismoaren emakume aitzindariak omen dituzte Kooperatiben Kontseiluak eta Konfekoopek
- 4. 74ko sortzaileei omenaldia egin diete Aurrenak kooperatiban
- 5. Mende erdiko lerroa abestiaren bideoklipa estreinatu du Ikerlanek bere 50. urteurrena ospatzeko
- 6. EduRobotic Synthesis eta WinnBot taldeak izan dira FLL Euskadi-MONDRAGON torneoko irabazleak
- 7. MONDRAGON Healtheko komunikazio taldea Osartenen bildu da
- 8. Mondragon Goi Eskola Politeknikoak Amazoneko langileak trebatuko ditu
- 9. Iñigo Urkullu lehendakariak Lortek bisitatu du
- 10. Kide izango da Ondarroako arraun taldearen babesle nagusia hurrengo hiru denboraldietan
Victor Küppers izango da aurten "Ilusio Ponpak" jardunaldiko protagonista, Lea Artibai ikastetxean
Otsailaren 8an, osteguna, ospatuko da Ilusio Ponpak jardunaldia Lea Artibai Ikastetxeko Esperantza eraikinean, Markina-Xemeinen. Goizean zehar izango da, 11:30etatik 13:00etara bitartean eta Victor Küppers arduratuko da aurten enpresengan baikortasuna eta motibazioa sustatzeaz Jarrera Efektua izeneko solasaldiarekin.
Solasaldian zehar zenbait aspektu proposatuko ditu, eta motibazioarekin loturiko haurnarketa piztuko da uneoro Küppers-ek.
Küppers Holandan jaio zen, Eindhoven-en hain zuzen ere, baina gaur egun Camprodon (Katalunia) eta Bartzelona artean bizi da. Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzan lizentziatua da eta Doktorea Humanitateetan. Hezitzaile eta hizlari lanetan dihardu gaur egun, eta irakaslea da Kataluniako Nazioarteko Unibertsitatean eta Bartzelonako Unibertsitatean. Barna Consulting Groupeko presidenteordea eta IESE Bussines School-eko irakaslea izan zen bere garaian.
Jarreraren inguruko hitzaldi honen helburua, ikus-entzuleak poztasun, ilusio eta baikortasun gehiagorekin bizitzea eta jarrera horrekin lan egitera bultzatzea da.
Hainbat omen dira gurasoei “familian irrikaz bizi” deituriko konferentziak emateko deitzen dioten eskola eta hezkuntza zentroak, bokazioz egiten duen lana, Victor Küppers-ek azaltzen duen modura.
Bigarren saio bat ere izango da Küppers-ek bokazioz egiten duen lan horren harira. Ikasleek eta irakasleek soilik hartu dezakete parte eta jarreretan trebatzeko jardunaldi bart izango da. Jada bete egin dira saio biak, jende asko geratu delarik erreserban.
Ez dela “jakintsua” azaltzen du bere lanaz hitz egitean, jakintsuen testuak irakurri eta ideia edota ikasgai azpimarragarrienak jendeari helaraztea gustatzen zaiola argituz. Burutzen duen lanaren bitartez, jendeari balio eta printzipio gizatiarrekin lan egitea erraztea du helburu.
Aurreko edizioetan, Elsa Punset, Alex Txikon, Alex Rovira edo Anne Igartiburu bezalako aurpegi ezagunak jardun izan dira Lea Artibai Ikastetxean beraien bizipenak kontatzen. Besteak beste, beraien lan esperientzian izandako oztopoak eta horiei nola egin dieten aurre azaldu zuten, hori baita Ilusio Ponpak jardunaldien helburua, jendeari arazoen aurrean ikuspegi baikor bat transmititu eta motibazioa sustatzea.