Irakurriena
- 1. MONDRAGONen Berdintasun Jardunaldiak aldaketa kulturala sustatuko duten lidergoak lantzeko deia egin du
- 2. MONDRAGON Hospitalityra batu da Orkli
- 3. Automozio Dibisioetako kooperatibek bazkide laguntzaile izateko akordioa sinatu dute MGEPekin
- 4. Domusa Teknik-ek eta MONDRAGONek Hotta-n inbertitu dute, bero-hondarra konfort bihurtzeko
- 5. Leire Mugerzak “Gipuzkoako enpresaburu onenaren” ASPEGI 2026 Saria jasoko du
- 6. Belaunaldi-erreleborik ezak eta kanpo-talentuaren hazkundeak eragin zuzena dute euskal enpresen ordainsari-politiketan
VI. Kooperatibagintza Topaketak
"Kooperatiben gizarte eraldaketa ekinbidea berritzen" lelopean egingo dira aurtengo Kooperatibagintza Topaketak. Seigarren edizioan, azken urteetako egiturarekin jarraituz, mundu mailako esperientzia ezberdinak bertatik bertara ezagutzeko aukera izango da. Era berean, praktika berritzaileak ere ezagutzera emango dira, guztiak ere jardunaldietan parte-hartuko dutenentzat inspiratzaileak suertatuko direlakoan.
Mundu mailako esperientzia ezberdinak bertatik bertara ezagutzeko aukera izango da
Besteak beste, Patrick Duguayk emango dio hasiera jardunaldiari. Duguay, Quebec-eko Chantier de la Economie Sociale-ko arduraduna da. Kooperatibek garapen agente edo agentzia gisa egin dezaketen lanaren inguruko hausnarketa egingo du Duguayk. Gaur egun, Quebec-en 7.000 kooperatiba eta ekonomia sozialeko erakunde daude, sare batean integratuta.
Bigarren hizlaria Ana Moreno izango da, GIOS Taldeko koordinatzailea. Ana Moreno pertsonen motibazioan gizarte konpromisoak izan dezakeen garrantziaz arituko da, era berean, antolakuntza eredu berrietara abiatzeko gakoak ere aztertuko ditu.
Gure inguruko kooperatibak protagonista
Era berean, gure inguruko zenbait kooperatibak ere protagonismoa izango dute ekainaren 15eko jardunaldian. Gure kooperatibetan dauden ekinbide berritzaileak balioan jarriko dituzte, besteak beste, Fagor Ederlanek eta Eroskik. Gizarte eraldaketaren sistematizazioa aztertuko dute hurrenez hurren. Maier-ek, Fagor Taldeak, Azaro Fundazioak eta Fagor Automationek ere beraien esperientziak konpartituko dituzte.
Lanki ikertegia
Jardunaldia Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatean egingo da, Eskoriatzan. Ekainaren 15ean izango da hitzordua, goizeko 9etatik 14:00etara. Lanki, Mondragon Unibertsitateko kooperatibismoaren ikertegiak antolatu du eta MUren, Gipuzkoako Aldundiaren eta Eusko Jaurlaritzaren babesa du.