Irakurriena
- 1. Lander Beloki Mondragon Unibertsitateko errektore izendatua izan da
- 2. NanoSPharm jaio da, sektore biomedikoko enpresa berria, MONDRAGONen eta i+Meden arteko aliantza kooperatiboaren eskutik
- 3. MONDRAGON Hospitalityko lau kooperatibak parte hartu dute Ibis Styles Zumaia-Zestoa hotelean
- 4. Kontxako Banderan ontzirik kooperatiboena
- 5. “Ez da sorpresa bat izan. PISAk irakurketaren ulermenari buruz dioena, adibidez, Ikastolan behin baino gehiagotan partekatu izan den kezka da"
- 6. Andoni Jimenezek hartu du Tajoren zuzendaritza nagusia
Urriaren 9an Forokoopen VII. jardunaldia ospatuko dute Bilbon
Bilboko Bizkaia aretoan Forokoopen VII. Jardunaldia ospatuko dute datorren urriaren 9an. 'Gizarte ekimeneko ekonomia' izango da gaia. Besteak beste, Konfekoopeko presidente Javier Goienetxea, EKGKko presidente Maria Ubarretxena eta Forokoopeko moderatzaile Joxe Mari Larrañaga izango dira hizlariak. Gizarte ekimeneko kooperatibetako ordezkariak ere han izango dira eta euren esperientziaren berri emango dute.
Konfekoop-etik jardunaldian parte hartzeko deia egin dute. Javier Goienetxea presidenteak azaldu du kooperatibendako oso garrantzitsua dela horrelako jardunaldiak antolatzea, izan ere, kooperatibek beti ekintza ekonomiko baten barruan lan egin izan dute. Hori horrela, gizarte ekonomiako beste enpresa batzuk alboan izatea aberasgarria dela dio. “Naturalki topatzen gara eta naturalki hori bultzatzea oso garrantzitsua da”, dio. Maria Ubarretxena EKGKko presidenteak gaineratu du gizarte-ekimeneko enpresen forma juridiko egokiena kooperatibak direla.