Irakurriena
- 1. MONDRAGONek etorkizuneko negozioak eta gizarte inpaktua indartzeko estrategia berretsi du aurtengo Kongresuan
- 2. MLAKOOPek 60. urteurrena ospatu du eta etapa berri bati ekin dio etorkizunari begira
- 3. Beste bi urtez EU4Dual Europako proiektuaren lidertzan
- 4. Kreanek eraikiko du Lascaray-LEAren lantegiaren aro berria
- 5. Gutun irekia Arizmendiarrietari
- 6. Fagor Arrasatek HERPASAren ekoizpen-unitatea erosi du, altzairu herdoilgaitzezko deposituen espezialista
ULMAk 50.urteurreneko webgunea estreinatu du
www.ulma50.com ULMAko egungo bazkide, langile zein erretiratuen eta kooperatiba arloko pertsona esanguratsuen zein beste batzuen testigantzari ahotsa jartzen dion web gunea da. Bertan, Talde kooperatiboan izandako bizipenak eta esperientziak azaltzen dituzte. Horretaz gain, 50 urte hauetako ULMA eta Oñatiko argazki eta bideo galeriak eta bere historiako gertaerarik adierazgarrienak daude web gune honetan. Interneteko joera berriekin bat etorriz, ulma50.com guneak bisitariari parte-hartzeko aukera emateko 2.0 aplikazioak ditu, hala nola, flicker, youtube, vimeo eta facebook.
Lan dotorea sarean
Nahiz eta orain momentuan asko diren bisitariak gunean aurki ditzakeen edukiak, gune dinamikoa izanik, erabiltzaileak urtean zehar eguneratuko diren testigantza eta berrikuntzak aurkitu ahal izango ditu