Irakurriena
- 1. Ikasleen talentua sustatzeko gida
- 2. “Facebook eta Twitter gurasoek erabiltzen dituztenez, gazteek nahiago dute Instagram edo Tik-tok”
- 3. KIDEk Berriatuan elkartuko ditu bere produkzio lantoki guztiak 2022 urterako
- 4. “Goiko” hil da, Korporazioko lehendakariorde ohia
- 5. Nola egin aurre krisialdi bati kooperatibismotik?
- 6. Mondragon Goi Eskolak diruz lagundutako 70 ikastaro baino gehiago emango ditu profesionalak prestatzeko
- 7. LABORAL Kutxak 87 milioi euroko irabaziak lortu ditu 2020an, eta kaudimen-lidergoa indartu du
- 8. Euspot lehiaketak “Nekazaritzatik bizi nahi dugu!” izango du hizpide
- 9. IKERLANek “garun” pertsonalizatu bat diseinatu du Pasaban Taldeko makinetarako
- 10. Energia berriztagarria sortzeko kooperatibak sustatuko dituzte KREANek eta Energiaren Euskal Erakundeak
ULMA Packaging-ek lantoki berria inauguratu du
Ulma industria talde euskaldunak 5 milioi euro inbertitu ditu ekoizpen lantegi berri bat eraikitzeko, Oñatin duen Packaging negoziorako. Konpainiaren instalazio berria Ulma Packagingek azken urteetan eduki duen hazkunde azkarraren barruan kokatzen da, enpresaren jarduerarekin lotura zuzena duten lanpostuek eta tokiko enpresa hornitzaileek zeharka sortu dituztenek nabarmen gora egin baitute.
Lehengo lantegitik metro gutxira dagoena, termozigilatze lanetara bideratuta dago
Lantegia, lehengo lantegitik metro gutxira dagoena, termozigilatze lanetara bideratuta dago, eta 5.000 m2-ko azalera dauka bi mailatan banatuta. Azalera horretatik, 4.000 m2 ekoizpen arlorako dira eta gainerakoak bulegoetarako.
Lantegi berria lehiarako hobekuntza bat da ULMA Packagingerako, eta gaur goizean inauguratu da, Gipuzkoako diputatu nagusi Markel Olanok eta Oñatiko alkate Mikel Biainek presiditutako ekitaldi batean.
Gaur egun instalazioak urtean 400 makina baino gehiago ekoizteko ahalmena dauka eta, behar izanez gero, beste 4.000 m2 gehiago handitu ahal izango da. Antolaketa aldetik, “lean” kudeaketa eredu bat ezarri da, zeinarekin termozigilatzeko makinak epe azkarretan eta baliabideen eraginkortasun handiarekin ekoitzi ahal diren.
“Gure lantegiak Ulma Packagingek lehiarako duen posizioa indartzen du, ontziratzearen sektorerako makina eta giltza eskura erako soluzio automatizatuetan munduko lider gisa, 60 herrialde baino gehiagotan presente egonda eta 18 filial propio edukita”, ziurtatu du Cecilio Lejarretak, ULMA Packagingeko gerenteak.
Ulma Packagingek erregistratutako bilakaera positiboa Ulma Taldearen industri jarduerak bultzada bizi duen une berean gertatu da, izan ere, azken urteetan balio erantsi handiko 630 enplegu berri sortu ditu Taldeak. Ulma Taldeak konpromiso sendoa dauka bere eraginpeko eremuko garapen ekonomikoarekin eta enpleguaren sorrerarekin, eta etorkizunean trebakuntza tekniko handiko langile berriak hartzen jarraituko du, bere negozio arloak dibertsifikatu eta bere posizionamendua sendotu ahal izateko.
ULMA Taldeak, 80 herrialde baino gehiagotan dagoenak eta 4.600 langile dituenak, 56 urteko esperientzia ere badauka merkatuan, eta aurreikusten du 2017an 725 milioi euroko salmenta bolumenera iristea, hau da, aurreko ekitaldiko zifraren %8 handitzea. Gainera, Taldeak espero du 105 milioi euroko EBITDA erregistratzea aldi berean, aurreko urtearekiko %21eko hazkundearekin.
ULMA Handling System
ULMA Taldearen hedapen jarduera honen erakusgarri dira, halaber, ULMA Handling Systemsek Frantziako Donibane Lohizunen laster irekiko dituen bulego berriak. Inaugurazioa datorren urtarrilaren 23an egingo da, azken urteetan enpresak Frantziako merkatuan eduki duen hazkundeari erantzuna emango dio, eta bere bezero eta laguntzaile guztiei zerbitzu hurbilagoa eskaintzea du misio.
Azken urteetan ULMA Handling Systems erreferente bihurtu da Europan automatizazio logistikoari dagokionez eta, esaterako, banaketa handiaren, ehungintzaren eta elikagaien sektoreetako enpresa ezagunetan ditu ezarrita proiektuak.