Irakurriena
- 1. MONDRAGONek 11.322 milioiko salmentak lortu zituen 2025ean, eta 1.346 enplegu berri sortu
- 2. Fagor Taldeak 1.735 milioi euroko salmentekin itxi du 2025eko ekitaldia
- 3. Eroskik itzulkinak emango ditu 15 urte eta gero
- 4. Erreka Medicalek Microliquid integratu du osasun arloan aurrera egiteko
- 5. Etorki eta Lana kooperatibek Europa hegoaldeko zerrategirik eraginkorrena inauguratu dute
- 6. Abian da Harrobia: Mondragon Unibertsitateko ikasleek dagoeneko izena eman dezakete proiektuetan
ULMA Orga Jasotzaileak negozioak 2014. urteko konbentzio komertziala egin du
Konbentzioa ekainaren bukaeran burutu zen Oñatin. Bertan marketin estrategien inguruan aritu ziren eta orgen merkatuaren gaineko datuen azterketa egin zuten. ULMAk bere lankideei eskaintzen dizkien zerbitzu berrien eta rentingerako produktu finantzario berri eta berritzaileen aurkezpena ere egin zen. Era berean, konbentzioa banatzaileen topagunea izan zen, haien artean esperientziak partekatuz.
Testuinguru horretan, ULMAk egun oso bat hartu zuen Mitsubishik 2014ko lehen seihilekoan merkatuan jarri dituen azken berritasunak aurkezteko. Aztertutako modeloak bat baino gehiago izan badira ere, bereziki azpimarratzekoa izan da azken bi berritasunen aurkezpena: 80V-ekoorga elektrikoen EDÍA EX serie berria, 2.5 eta 3.5 tona arteko karga ahalmena duten 4 gurpildun 5 modelok osatuta dagoena, eta orga atzeragarrien SENSIA belaunaldi berria, 1.4 eta 2.5 tona arteko karga ahalmena duten 12 modelo berrik osatutakoa, horietatik 2,0 tonako karga ahalmena duen orgakgehienez ere 13.000 mm-ra arte altxatzeko gaitasunaduelarika.
ULMA Orga Jasotzaileak negozioak eskerrak eman nahi die ekitaldira etorritako banatzaile ofizialei eta bere agente komertzialei, ez bakarrik bertan egon zirelako, markarekiko erakutsi zuten leialtasunagatik ere bai, leialtasun horrek produktua ezagutzen eta sare komertzial profesionala, hurbila eta konfiantzakoa sendotzen erabat eraginkorrak izatea egiten duelako.