Irakurriena
- 1. "Kooperatibismoari kontakizuna falta zaio. Ez istorio faltagatik, baizik eta kodeak ez direlako gaur egungoekin bat etortzen"
- 2. Batzek 69 milioi euroko finantzaketa sindikatua itxi du 2032ra arteko hazkundea sustatzeko
- 3. MONDRAGONek 11.322 milioiko salmentak lortu zituen 2025ean, eta 1.346 enplegu berri sortu
- 4. Fagor Taldeak 1.735 milioi euroko salmentekin itxi du 2025eko ekitaldia
- 5. Eroskik itzulkinak emango ditu 15 urte eta gero
- 6. Erreka Medicalek Microliquid integratu du osasun arloan aurrera egiteko
ULMA Architectural Solutions hainbat azoka eta jardunalditan izan da
ULMA Architectural Solutionseko kanalizazio eta drainadura dibisioa hainbat azoka eta jardunalditan izan da maiatz honetan. Hilabete bizia izan da, baina emaitzak pozgarriak izan dira.
IFAT 2018 azoka, maiatzaren 14tik 18ra izan zen New Munich Trade Fair Centre erakustazokan, Alemanian. Ur, estolderia, hondakin eta birziklatzearen nazioarteko azoka da, Europa mailan erreferentea, bi urtetik behin egiten da, eta, egun, profesional eta enpresen arteko topaketarako finkatutako gunea da, sektoreko azokarik garrantzitsuena baita. Hori dela eta, hitzordu garrantzitsua da ULMA Achitectural Solutionsentzat. Aurten laugarren aldiz parte hartu du ULMAk eta aurtengoan Kompaqdrain drainadura kanal konpaktua aurkeztu du, sareta berritzaileen garapen berriekin eta Max Flow sistema esklusiboarekin. IFATeko edizio honetan 59 herrialdetako 3.000 enpresek parte hartu dute erakusmahaiekin eta 170 herrialdetako 130.000 bisitari profesional joan dira.
Estatu mailan, ULMA Architectural Solutions maiatzaren 8tik 11ra Bartzelonan ospatu den Hispack 2018 azokan izan zen. Bertan drainadura soluzio gama erakutsi zen, altzairu herdoilgaitzekoa eta hormigoi polimerozkoa. Horrekin batera, zokalo industrialen aukera zabala erakutsi zuen. Azokan 843 erakusmahai egon ziren, erakusketarako 38.000 m2 baino gehiago dituen azoka-barrutian.
Jardunaldiei dagokionean, ULMAren drainadura soluzioak hornitzaileei zuzendutako bi azokatan aurkeztu dira; BdB Meeting zita komertziala, maiatzaren 11n Valentzian, eta Leroy Merlin Azokaren bigarren edizioa, maiatzaren 16an, 17an eta 18an Madrilen.