Irakurriena
- 1. Andoni Jimenezek hartu du Tajoren zuzendaritza nagusia
- 2. Gustavo Belizek eta Daniel Innerarityk MONDRAGON Esperientzia Kooperatiboa ezagutu dute Otaloran
- 3. Arrasateko Olandixo eremuaren berrurbanizazioa
- 4. Eroskik abian jarriko du ‘Rojo con Rosa’, enpresa lidergoaren erronka handiez gogoetatzeko bideopodcast berria
- 5. Silizio Karburoaren alorreko soluzioekin, erdieroaleen merkatuko eskaintza indartu du Fagor Electronicak
- 6. MONDRAGONek etorkizuneko negozioak eta gizarte inpaktua indartzeko estrategia berretsi du aurtengo Kongresuan
Tupper osasungarriaren bigarren lehiaketa
MONDRAGON Korporazioko enpresetako eta Osarten Prebentzio Zerbitzu mankomunatuko bazkide diren enpresetako edozein langilek parte hartu ahal izango du, bai eta langileen senideek edo lagunek ere.
Prozedura
Lehiaketan parte hartzeko “Tupper Osasungarria lehiaketarako errezeta” izeneko fitxa bete eta helbidera bidali behar da. Eta nahi izanez gero, bideo bat ere egin daiteke, gehienez bi minutuko iraupenaz.
Baloratzeko eta puntuatzeko irizpideak
Baloraziorako epaimahaiak hau hartuko du kontuan:
1.1. Aurkezpena · Sormena eta errezetaren originaltasuna, bai eta aurkezteko iradokizuna ere; aurkeztutako argazkiak eta bideoak; errezetaren idazkera.
1.2. Prestatzeko modua · Egiteko erraztasuna, sukaldaritza teknika osasungarriak eta elikagaien segurtasuna: garraioa, kontserbazioa, berotzea…
1.3. Errezetaren egokitasuna · Erabilitako elikagai taldeak: barazkiak, ortuariak eta frutak, zerealak (hobe osoak), tuberkuluak edo lekaleak, elikagai proteinadunak, koipe osasungarriak, elikagai taldeen proportzioa, sasoiko eta hurbileko produktuen erabilera.
Epaimahaia
Errezetak ebaluatzeaz eta errezeta irabazleak erabakitzeaz arduratuko den epaimahaia sukaldaritzan, elikaduran eta osasunean aditu diren hiru pertsona hauek osatuta egongo da
Epea:
Urriaren 31an amaituko da parte hartzeko epea.
Sariak:
Hiru balorazio irizpideetan lortutako puntuazioak batuz emaitzarik altuena lortzen duenari sari bat emango zaio. Saria afari bat izango da, bi pertsonarentzat, Arzak jatetxean. Gainera, beste hiru sari gehiago emango dira (150 eurokoa bakoitza). Balorazio irizpide bakoitzeko bana: aurkezpen hoberenagatik, prestatzeko moduagatik, eta erabilitako osagaiengatik.
Sarien banaketa
Epaimahaia erabakia hartu ondoren, Osarten lehiaketako irabazleekin jarriko da harremanetan. Sariak azaroaren 29an banatuko dira, 18.30etan, Donostiako Kursaalean, non elikadura osasungarriari buruzko jardunaldi bat egingo den epaimahaiko kideen partaidetzarekin.
Informazio gehiago: https://www.osarten.com/tupper_osasungarria.pdf