Trantsizio berdearen erronkari buruzko trebakuntza eta ekintza-plana, gizarte ekonomiako erakundeentzat

Online modalitateko doako ikastaroa da, edozein erakunderen errealitaterako ekintza-plan espezifiko baten diseinua barne hartzen duena.
Card image cap
2025/07/28

MONDRAGON Korporazioa baSE europar proiektuan parte hartzen ari da. Proiektu horren helburua da Europan gizarte ekonomiak dituen erronkei aurre egiteko gaitasunetan trebatzeko estrategia bat definitzea. 10 herrialdetako 25 erakunderekin lankidetzan, hainbat prestakuntza-modulu diseinatu dira trantsizio hirukoitza deritzonari erantzuteko: berdea, digitala eta bidezkoa eta inklusiboa. 

Mondragon Unibertsitateko Eskola Politeknikoak trantsizio berdeko moduluaren diseinua koordinatu du, eta jadanik erakundeen esku dago. 

Prestakuntza-programa
Aktiboan dauden pertsonei zuzenduta dago programa. Zehazki, beren erakundearen izenean jarduten duten zuzendaritzako kideei, erdi-mailako arduradunei edo enpresa kolaboratzaileen langileei zuzendutako dago.  Ikastaroa online modalitatekoa da, eta doakoa. 16 ordu inguruko dedikazioa eskatzen du, bi modulutan banatuta: 

  • 1. modulua (4 ordu). Eduki orokorrak. Trantsizio Berdea eta Pentsamendu Sistemikoa kontzeptuak lantzen dira erakundeen jarduera indartzeko tresna gisa.
  • 2. modulua (12 ordu). Erakundean ezartzeko ekintza-plan propioa aztertzea eta proposatzea. Modulu honen helburua da lortutako ezagutza negozioaren eraldaketara bideratzea diagnostikorako tresna bat erabiliz. Moduluan honakoa lantzen da: aukerak identifikatu, aztertu  eta erakundearen errealitateari lerrokatuz ebaluatzea; berrikuntzak aztertu eta proposatzea; eta, azkenik, erakundearen jasangarritasuna hobetzeko irtenbideak formulatzea. Tutoretza pertsonalizatuak egin ahal izango dira adituekin, analisiak eta ekintza-plana baliozkotzeko.  

Online garatzeko erabiltzen diren ikaskuntza-plataformek askotariko ariketak proposatzen dituzte: irakurketak, beste erakundeetako praktika onak, adibideak, ariketa praktikoak, galdetegiak... norberak bere lan erritmoa jarrai dezan. Ikastaroa 2025eko urritik abendura bitartean bukatzea gomendatzen da. Izan ere, epe horren barruan gaindituz gero, Europako Batzordeak aitortutako betetze-ziurtagiria lortuko da.

Diapositiva2.JPG

Izen-ematea eta informazio gehiago
Programan izena emateko, erabiltzaile izena sortu behar da plataforma honetan, eta Trantsizio Berdean Gizarte Ekonomiarako Pentsamendu Sistemikoa Inplementatu ikastaroan sartu. 

Informazio gehiagorako: base.mgep@mondragon.edu.

Mondragon Unibertsitateko ingenieritza fakultatea