Irakurriena
- 1. MONDRAGONen Berdintasun Jardunaldiak aldaketa kulturala sustatuko duten lidergoak lantzeko deia egin du
- 2. MONDRAGON Hospitalityra batu da Orkli
- 3. Automozio Dibisioetako kooperatibek bazkide laguntzaile izateko akordioa sinatu dute MGEPekin
- 4. Domusa Teknik-ek eta MONDRAGONek Hotta-n inbertitu dute, bero-hondarra konfort bihurtzeko
- 5. Leire Mugerzak “Gipuzkoako enpresaburu onenaren” ASPEGI 2026 Saria jasoko du
- 6. Belaunaldi-erreleborik ezak eta kanpo-talentuaren hazkundeak eragin zuzena dute euskal enpresen ordainsari-politiketan
Torloju ‘adimenduak’ 4.0 Industriaren zerbitzura
4.0 Industria alorrean sortu da Matz Errekako torloju adimenduna. Ingurune erasokorretan dauden azpiegituretarako sortua, hala nola, petrolio plataformetarako edo offshore parke eolikoetarako, hau da, itxasoan kokatzen diren plataformetarako.
Teknologia honek benetako karga neurtzen du. Ultrasoinuetan oinarrituta dago eta bere bitarteaz torlojuaren luzera neurtzen da eta luzeraren bidez karga.
Torlojuari transduktore bat gehitzen diote Erreka Fastening Solutions-en eta horrek errazten du instalazioaren informazio zehatza. Horren bitartez, errazagoa da momentuan momentuko erabakiak hartzea.
Hurrengo erronka teknologia hau remoto bihurtzea izango da, hau da, wireless. Momentu honetan dagoeneko lehen frogak gauzatzen ari dira eta laster izango da soluzioa merkatuan.
Erreka Fastening Solutions
Euskal konpainiak 350 langile ditu, bere produkzioaren %100 esportatzen du, eta 500.000 euro inguru bideratzen ditu urtean Ikerketa eta Garapen lanetara. Iñaki Olaskoagak, Matz Erreka Coop enpresako bazkide eta fundatzaileak, Made in Basque Country saioan argitu dizkigu kooperatibaren giltzarriak.