Irakurriena
- 1. “Eroski lan egiteko leku aberasgarri egiten jarraitu behar dugu”
- 2. MONDRAGONek Mexikoko filialen arteko kooperazioa indartu du
- 3. Elkartasuna nagusi Mundukideren lasterketan
- 4. Jokin Umerez izendatu dute Eneako zuzendari nagusi
- 5. Bazen behin Behobia Donostian
- 6. Pello Rodriguezek "enpresa egiteko beste modu bat" aldarrikatu du BANG à BIG 2026 ekitaldian
Talentua erakartzeko estrategia partekatuaz aritu dira, beste behin, MONDRAGONen
Iragan astean ospatu zen Otalorako Zentro Korporatiboan saio berria, #harrobiaren inguruan jardun zuten, elkarrekin estrategiak partekatuz eta guztien artean etorkizuna eraikitzen. Nola konektatu behar da MONDRAGON gazteekin? Zer egin gazteak erakartzeko? eta Korporazioko kooperatibetan gelditzeko? Nolako harremana izan behar dute MONDRAGONen talentua sustatzen dutenek eta Unibertsitateak? Asko izan ziren galderak, eta ugari erantzun partekatuak.
Nola konektatu behar da MONDRAGON gazteekin? Zer egin gazteak erakartzeko? eta Korporazioko kooperatibetan gelditzeko?
Lau lagun hizlarien artean
Jon Altuna, Mondragon Unibertsitateo errektore ordea. Unibertsitateak Dual esperientziaren eszelentzian dauka jarrita begirada, ikasleei kalitatezko esperientzia bereizgarri bat eskaintzean. Eta kooperatibek asko daukate arlo horretan eskaintzeko.
Unai Viscarret, IKERLANeko pertsonen arloko zuzendaria. Ikerlan harrobiaren aldeko lana egiten ari da azken urteotan. Viscarret-ek bere esperientzia eta jakintza partekatu zituen, 20 unibertsitatetik gora dituzte beren sarean, urtero 120 ikasletik gora hartzen dituzte beren etxean.
Nieves Barahona, KREAN Groupeko Pertsonen Garapenerako zuzendariak, Krean-ek martxan jarri berri duen #imaginatuKREANen proiektua aurkeztu zuen, barruko pertsonak kreanen lan egitea nolako den kontatzeko aukera eskaintzen duen programa, unibertsitateetan, foroetan eta sare sozialetan hedatzen ari direna.
Gainera, Begoña Grijalvo, Senereko esperientziarekin inspiratu zituen bertaratutakoak, bekadunei eta ingeniariei eskaintzen dien programaren zehaztasunak partekatuz.
MONDRAGON, harrobiko sustatzaile
MONDRAGONeko kooperatibak #Harrobiko erakundeak izan dira beti, gazteon gaitasunetan sinistu izan dutenak, formakuntza eta aukerak eskaini dizkietenak. Etorkizunean ere horrela izango da. Korporaziotik jarraituko dute gazteei etorkizuna eskaintzen, elkarrekin eta interkooperazioan.