Irakurriena
- 1. 2020ko albisterik garrantzitsuenak begiratu batean
- 2. Bilbao As Fabrik inauguratu dute Bilboko Udalak eta Mondragon Unibertsitateak
- 3. New York Times egunkariak MONDRAGONen eredu kooperatiboan erreparatu du
- 4. “Estatu osorako txertoak banatzeko eta biltegiratzeko gaitasuna du Bexen Medical-ek”.
- 5. Iñigo Ucin, MONDRAGONeko lehendakaria: "Pandemia honetan kooperatibek egin dutena izugarria izan da"
- 6. Mondragon Unibertsitateak nerabeek sare sozialetan dituzten ohiturak ikertu ditu
- 7. 245.000 bisitatik gora jaso ditu tulankide.com-ek 2020an zehar
- 8. “COVID-19 eta ondoren zer?” liburuan, pandemiaren ondorioak eta erronkak aztergai
- 9. "Ekonomia ez da itzali eta piztean lehengoratzen den makina bat"
- 10. Fagor Arrasatek 24 milioi inbertituko ditu eraldaketa digitaleko proiektuetan
Standard & Poor’s agentziak Laboral Kutxaren kapitalaren "kalitate handia" azpimarratu du

S&P-k aurreikusten duenez, Laboral Kutxak bere indarrari eutsiko dio, bere arriskuaren eta kapitalaren profilak direla-eta, eta ohiko ikuspegi zuhurrari eutsiko dio sektorearen barruan.
Standard & Poor´s (S&P) kalifikazio-agentziak BBB- inbertsio-mailako ratinga ezarri dio Laboral Kutxari epe luzera, eta A-3 mailakoa epe laburrera. Kreditu-entitateak bere finantza-konpromisoak betetzeko gaitasun egokia duela adierazten du rating horrek. Etorkizunari begira, berriz, aurreikuspen egonkorrak omen ditu.
S&P-k euskal kreditu-kooperatibaren kapitalizazio eta arrisku-profil egokiak azpimarratu ditu bere balorazioan. Ezarritako ratinga azaltzeko emandako arrazoien artean, AEBko agentziaren txostenak arriskuaren kostua eta aktiboen kalitatea nabarmendu ditu, “batez bestekoak baino hobeak baitira”, baita higiezinen sektorearekiko esposizio mugatua ere, 2015aren amaieran mailegu-zorro osoaren % 3koa besterik ez baitzen. Analisiak berankortasun-mailaren jaitsiera aurreikusten du, hain zuzen ere 2015eko % 7,2tik datorren urteko % 5,4ra.
Bestalde, entitateak lotura estuak ditu bere inguruneko komunitatearekin; zentzu horretan, kooperatiba izateak sendotu egiten ditu lotura horiek eta egonkortasuna ematen die.
Era berean, Laboral Kutxaren kapitalaren “kalitate handia” nabarmendu du Kaliforniako agentziak; izan ere, kapital arruntaz osatuta dago erabat. Atal horretan, entitatea ondo kapitalizatuta dagoela eta etorkizun hurbilean are hobeto egongo dela uste du, bere mozkinen atxikipen politikari esker.