Centro tecnológico especializado en: • Tecnologías de unión. • Fabricación Aditiva de Metales. • Inspección y Ensayos no Destructivos (END). • Fabricación Inteligente e Industry 4.0.
Irakurriena
- 1. Arizmendiarrieta Gunea zabalik da Otaloran
- 2. LKS Next-ek 85 milioi euroko langa gainditu du 2025ean eta % 19ko bilakaera izan du 2026ko hasieran
- 3. "Kooperatibismoari kontakizuna falta zaio. Ez istorio faltagatik, baizik eta kodeak ez direlako gaur egungoekin bat etortzen"
- 4. Batzek 69 milioi euroko finantzaketa sindikatua itxi du 2032ra arteko hazkundea sustatzeko
- 5. MONDRAGONek 11.322 milioiko salmentak lortu zituen 2025ean, eta 1.346 enplegu berri sortu
- 6. Fagor Taldeak 1.735 milioi euroko salmentekin itxi du 2025eko ekitaldia
SPRIko zuzendariek BRTA aliantzako kide den LORTEKen instalazioak bisitatu zituzten
Jaione Ganzarain LORTEKeko zuzendari nagusiak eta haren zuzendaritza-taldeak koordinatuta, bileran LORTEKen gaurkotasuneko hainbat gai jorratu zituzten: LORTEKen espezializazio-eremu teknologikoak, 2022-2025 Plan Estrategikoa, SPRIk zentro teknologikoei laguntzeko dituen tresnak eta LORTEKek Basque Digital Hub Innovationen duen zeregina. Horrez gain, laborategiak eta fabrika pilotua bisitatu zituzten. LORTEKen hiru espezializazio-eremu teknologikoek (Lotura teknologiak, Metalen fabrikazio gehigarrirako teknologiak eta Digitalizazio teknologiak) irtenbideak eman nahi dizkiote enpresa munduari, produktu eta zerbitzu berriak sortuz industriaren egungo erronkei, eta gizartearen eta gure ingurunearen beharrei aurre egiteko. Hiru esparruak, besteak beste, LORTEKen 2022-2025 Plan Estrategikoan jasotzen dira, eta haren berri eman zieten Urzelairi eta Oyóni bileran.
SPRI Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saileko erakundea da, euskal industria sustatzea helburu duena.
SPRIren ordezkariek interes handiz ikusi zuten nola gauzatzen diren zentro teknologikoei laguntzeko eskaintzen dituzten tresnak. Hori dela eta, ELKARTEK 2022– Arlo estrategikoetan elkarlaneko ikerketa sustatzeko laguntza programaren deialdira aurkeztutako proiektu estrategikoei buruz eztabaidatu zuten. Programak, aurten, 42 milioi euroko aurrekontua du. Deialdi honetan, azpimarratzekoa da EDISON proiektua, LORTEK buru duena: metalen fabrikazio gehigarrirako teknologia jasangarriagoak garatzera bideratuta dago, eta prozesuak balio-katean zehar optimizatzea du ardatz, etorkizunean industrian ezartzeko.
Basque Digital Hub Innovation ekimenari dagokionez, Fabrikazio gehigarriaren nodoa LORTEKek koordinatzen du, eta industriaren arloko enpresei (bereziki enpresa txiki eta ertainei) 4.0 industriaren erronkei aurre egiteko beharrezko gaitasun teknologikoak emateko helburuaz hitz egin zuten. LORTEKek, halaber, Basque Digital Hub Innovation-eko Robotika malguaren eta Material aurreratuen nodoetan parte hartzen du.
LORTEK-eri buruz
LORTEK Zentro Teknologiko Pribatuak, BRTAko eta MONDRAGON Korporazioko kideak, ezagutza bikaina sortzen du fabrikazio-prozesuetan eta haien digitalizazioan, hura transferitzeko industria-sareari, eta, hartara, haren lehiakortasuna, ingurumen-inpaktua eta jasangarritasuna hobetzea. Hauek dira espezializazio-eremuak: - Lotura teknologiak. - Fabrikazio Gehigarri Teknologiak - Digitalizazio Teknologiak LORTEKek bere kudeaketa integraleko sistemaren (UNE 166002:2014) ziurtagiria du SGSren aldetik, eta horrek zentroak I+G+B arloan duen bikaintasuna aitortzen du.