Irakaskuntza
Administrazio eta enpresa irakaskuntza
Irakaskuntza unibertsitate zentroa
Kooperatiba eta zuzendaritza heziketa
Irakurriena
- 1. Eskuratu TERNUA produktu sorta
- 2. Abian da Mondragon City Challenge Nazioarteko Lehiaketaren laugarren edizioa
- 3. Lieder Automotive martxan da Borjan
- 4. Lander Beloki Mondragon Unibertsitateko errektore izendatua izan da
- 5. NanoSPharm jaio da, sektore biomedikoko enpresa berria, MONDRAGONen eta i+Meden arteko aliantza kooperatiboaren eskutik
- 6. MONDRAGON Hospitalityko lau kooperatibak parte hartu dute Ibis Styles Zumaia-Zestoa hotelean
Seul-etik MONDRAGON ezagutzera
Seul-eko LEINNeko hirugarren generazioko ikasleak, MTAko team coach izateko TEAMINN masterreko ikasleak eta irakasle talde batek Euskal Herria bisitatu du azken asteotan esperientzia kooperatiboa bertatik bertara ezagutzeko asmoarekin.
Taldea, hogei bat lagunek osatutakoa, Formazio Kooperatiboko Otalora gunean izan zen eta bazkal ondoren Arizmendi Ikastolara gerturatu ziren, Almen gunera, non Mireia Muruamendiaraz ikastolako zuzendariak hitzaldia eskaini zien.
MTA Berlin Lab
LEINN ikasketen ibilbide orriaren parte da Euskal Herrira eginiko bisita eta jarraian, asteon, MTA Berlin Lab-era joan dira, eta bertan MTA Irun Lab-eko ikasle eta irakasleekin egingo dute bat.