Aldi baterako medikuntza materialen fabrikazioa
Adinekoentzako eta menpekotasuna duten pertsonentzako zerbitzuak eta produktuak.
Fastening Solutions, Plastics eta Sarbide Automatikoak
Osasun eta ongizatean espezialistak.
Zaharrei zuzendutako gizarte eta osasun zerbitzuen kudeaketa integrala
Lan arriskuen prebentziorako zerbitzu komuna
Irakurriena
- 1. Laboral Kutxa, Estatuko bost banku onenen artean
- 2. Maria Jose Rodriguezek Lagun Aro Aseguruen zuzendaritza nagusiaren ardura hartu du
- 3. LagunAroren Batzar Nagusia: 2025 ekitaldi bikaina; 2026 zalantzati hasi da testuinguru ekonomikoan
- 4. 24. Korrika MONDRAGONen
- 5. Bost hamarkada hezkuntzaren abangoardian
- 6. Enpresen lehiakortasun globalean Txinak duen eragina, MONDRAGONen Pertsonen Kudeaketarako XVI. Foroaren ardatza
Serveo eta MONDRAGON Health-en arteko akordioa, gizarte- eta osasun-zerbitzuetako proiektuetan lider izateko
Serveok eta MONDRAGONek lankidetza-hitzarmena sinatu dute, osasunaren eremura eta arlo soziosanitariora bideratutako proiektuak garatzeko. Aliantza horri esker, osasunaren arloan lan egiten duten korporazioko kooperatibek Euskadin dituzten gaitasun teknologikoak eta posizionamendua batu ahal izango dira, Serveok osasun-arloko eta gizarte-zerbitzuetako proiektu konplexuen kudeaketan duen esperientziarekin.
Hala, aliantzak osasun-arloko gaitasunak eta lankidetza-sarea indartu nahi ditu, eta, horri esker, bi enpresek teknologiaren aplikazioan oinarritutako proiektu berritzaileak sustatzen jarraituko dute.
Hitzarmenak diziplina anitzeko ikuspegia du, bi enpresek alor horretan dituzten sinergiak eta ezagutza bultzatzen dituena.
Ildo horretatik, proiektu bateratuak garatuko dituzte hainbat eremutan: telelaguntza zerbitzuetan; telemedikuntza edo e-Health zerbitzuetan; errealitate birtualarekin lotutakoetan; eta, oro har, ekipamendu elektromedikoa eta ospitalekoa mantendu eta zaintzearekin lotutakoetan.
Serveori buruz
Serveok 30 urtetik gorako esperientzia du bezeroen eta gizartearen hazkundea eta garapena bultzatzen duten zeharkako zerbitzu eraginkor eta jasangarrietan. Batez ere osasunean, industrian, energian eta facility management deiturikoan. 25.000 langile baino gehiago ditu, eta presentzia egonkorra du Espainia osoan. Horri esker, inpaktu eta konplexutasun handiko proiektuak kudea ditzake.
MONDRAGON Health-i buruz
Korporazioko zazpi kooperatibaren soluzioak eta zerbitzuak biltzen ditu MONDRAGONHealth-ek, osasunaren arloan eta arlo soziosanitarioan eta bioteknologikoan aukerak ugaritzeko.
Aldi baterako medikuntza materialen fabrikazioa
Adinekoentzako eta menpekotasuna duten pertsonentzako zerbitzuak eta produktuak.
Fastening Solutions, Plastics eta Sarbide Automatikoak
Osasun eta ongizatean espezialistak.
Zaharrei zuzendutako gizarte eta osasun zerbitzuen kudeaketa integrala
Lan arriskuen prebentziorako zerbitzu komuna