Irakurriena
- 1. Eskuratu TERNUA produktu sorta
- 2. Abian da Mondragon City Challenge Nazioarteko Lehiaketaren laugarren edizioa
- 3. Lieder Automotive martxan da Borjan
- 4. Lander Beloki Mondragon Unibertsitateko errektore izendatua izan da
- 5. NanoSPharm jaio da, sektore biomedikoko enpresa berria, MONDRAGONen eta i+Meden arteko aliantza kooperatiboaren eskutik
- 6. MONDRAGON Hospitalityko lau kooperatibak parte hartu dute Ibis Styles Zumaia-Zestoa hotelean
Sergio Treviñok hartu du Fagor Elektratresnak Taldearen zuzendaritza orokorra
Sergio Treviño da Fagor Elektratresnak Taldearen zuzendari orokorra, Fabian Bilbaok bere kargua utzi ondoren, osasun arazoak direla eta.
Orain arte eta 2011ko irailetik, Treviñok lotura handia izan du kooperatibarekin, izan ere Frantziako Brandt Fagor enpresa kudeatu du. Aurretik, Egozketa Dibisioaren arduraduna izan zen eta nazioarteko marketing saila ere zuzendu zuen.
Bere esanetan “Fabian Bilbaoren erreleboa hartzea erronka handia da niretzat, bere egitekoa konpainian balio handikoa izan baita. Kargu berria ilusioz hartzen dut eta baita erantzukizun handiarekin, konpainia hau etorkizunerantz bideratzeko, aukera handiz betetako etorkizunerantz”.
Sergio Treviño
Sergio Treviñok MBA burutu du, ESDE Negozio Eskolan; Marketing eta Komertzial zuzendaritzan Masterra egin du ESADEn eta Komertzio Elektronikoan Masterra Deustuko Unibertsitatean.