TUlankide MONDRAGON

Sei enpresa proiektu sortu dira “Impulso Emprendedor” ekimenaren zazpigarren edizioan

2020/01/22

CEIN zentroak zortzi enpresek bultzatu dituzten proiektu berritzaileak aurkeztu ditu. Bultzatzaileen artean dago MONDRAGON ere.
Sei enpresa proiektu sortu dira “Impulso Emprendedor” ekimenaren zazpigarren edizioan

Manu Ayerdi, Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko kontseilariak amaiera eman zion atzo, urtarrilak 21, aurten egin den “Impulso Emprendedor” ekimenaren zazpigarren edizioari. Bertan sei proiektu berritzaile aurkeztu dira eta gainera, martxoan kaleratuko den deialdi berria ere eman da ezagutzera.

Azelerazio ekimen hau Nafarroako Gobernuak bultzatzen du, CEIN  (Nafarroako Enpresen eta Berrikuntzaren Zentro Europarra) sozietatearen bitartez. Helburua pertsona ekintzaileak laguntzea da, negozio ideia berritzailea sustatuz.

Ekimen honetan parte hartzen dute beste kolaboratzaile batzuk, hala nola: MONDRAGON Korporazioa, Caja Rural de Navarra, Cinfa, Correos, Inycom, MTorres, Viscofán eta Zabala Innovation Consulting.

Aurkeztu diren proiektuak:

  • Almotech. Etxean sortzen den olioa berrerabiltzeko sistema sustatzen du, dispositibo elektriko baten bitartez xaboia bihurtuz eta erabilera ezberdinetan erabiltzeko aukera emanez. Ekipoa: Ana Martínez Tanco eta Javier Vidorreta Salillas.
  • Zorzalcaza. Lehorrean hegaztiak lumatzeko sistema, lumak xurgatzeko aukerarekin. Ekipoa: Mario Rincón Chivite eta Cristina Ruiz Martínez.
  • Pyroistech. Industriarako soluzio ezberdinak aurkezten dituzte, azterketa optikoa erabilita. Bere bitartez prozesu produktiboan eta garapen eta fabrikazioan baliagarriak diren parametroak ezagutzeko aukera eskaintzen du. Ekipoa: Ignacio Vitoria Pascual, José Javier Imas González, Carlos Ruiz Zamarreño y Francisco Javier Arregui San Martín.
  • VRMAGISTER. Ikastaro ezberdinak eskainiko ditu, errealitate birtuala formazioan estandarizatzeko. Nori zuzenduta: Formazio Profesionaka, unibertsitateak, ikastetxe profesionalak,… Ekipoa: Nuria Iso Soto, José Ángel Ares Bermejo eta Beatriz Iso Soto.
  • Plantillas Charok. Plantilla honek oinaren izerdia saihesten du eta baita usain txarra ere. Ekipoa: Juan Antonio Domínguez eta Alicia Domínguez.
  • "MODEL1" by DARWIN Biomedical. Ibiltzeko gailu adimentsua, jauziak prebenitzeko. Ekipoa: Iván Aguirre Calavia eta Adrián Jiménez Loygorri.

Orain arte egin diren zazpi edizioetan, 877 hautagai aurkeztu dira programan parte hartzeko eta 53 izan dira aukeratu diren proiektuak. Horietatik 32 dagoeneko martxan daude eta 152 enplegu sortu dituzte.

Eguraldia
Astelehena 24 Min: 3
Max: 23
Asteartea 25 Min: 7
Max: 14
Asteazkena 26 Min: 6
Max: 11
Bideoak


+ Bideo gehiago

Papereko edizioa
Jarraitu twitterren
LagunAro

Iradokizunak

iradokizunak