Irakurriena
- 1. MONDRAGON: parekotasunaren bidean urratsak ematen
- 2. Goimekek Marteko konkistan hartu du parte
- 3. Ekonomiaren berreraikuntza ekologikoaren alde
- 4. Ikasleen talentua sustatzeko gida
- 5. “Facebook eta Twitter gurasoek erabiltzen dituztenez, gazteek nahiago dute Instagram edo Tik-tok”
- 6. “Goiko” hil da, Korporazioko lehendakariorde ohia
- 7. Nola egin aurre krisialdi bati kooperatibismotik?
- 8. Mondragon Goi Eskolak diruz lagundutako 70 ikastaro baino gehiago emango ditu profesionalak prestatzeko
- 9. LABORAL Kutxak 87 milioi euroko irabaziak lortu ditu 2020an, eta kaudimen-lidergoa indartu du
- 10. Euspot lehiaketak “Nekazaritzatik bizi nahi dugu!” izango du hizpide
Seguros Lagun Arok 18,9 milioi euroko mozkina lortu du irailera bitartean
Seguros Lagun Arok 18,9 milioi euroko zerga aurreko mozkin arruntak erdietsi ditu, urtearen lehen bederatzi hiletan, hau da, 2012ko urtean baino % 50 gehiago.Epealdi horretan, 135 milioi fakturatu ditu, eta, beraz, aurreko urteko epe berarekin alderatuta, % 2ko igoera izan da.
Estatu osoan ekonomiak bizi duen ahultasunari eta aseguru-etxeen arteko lehia handiaren ondorioz arlo garrantzitsuetan (automobiletan, adibidez) fakturazioak izandako murrizketari erreparatzen badiegu, ekitaldi honetarako aurreikusita zegoenaren gainetik daude emaitzok.
Merkatuak egoera gogorra bizi arren, beraz, lortu egin dira helburuak. Bi arrazoi naugusi daude horretarako. Batetik, LABORAL Kutxak aseguru-konpainia —Bankaseguruak— bere sukurtsaletan integratzeko egindako apustu estrategikoa dago. 65 sukurtsaletan zerbitzu ematetik, banku-jardueraren eta aseguruen alorretako gestore espezialistadun 365 aholkularitza-gune izatera pasatu gara. Bestetik, bitartekaritza-kanalean hobekuntza eta berrikuntza handiak egin dira, bitarteko hori sustatu eta garatzeko. Beste alderdi batzuk, ezbehar-tasa murriztea eta azken urteotan konpainia barruko efizientzia hobetzeko prozesuak abian jartzea, adibidez, ere lagungarri izan dira epealdiko emaitzetan.
Bestalde, gure estrategia zerbitzuaren kalitate handian, produktu lehiakorretan eta salmenta-kanalen hurbiltasunean oinarritzeak ere zeresana izan du 2013ko hirugarren hiruhilekora arte lortutako kopuruetan. Horri gehitzekoa da, halaber, Aseguruen Area CLNeten txertatzea, bezeroei polizak kontsultatu eta kudeatzeko eta automobilerako eta etxerako aseguruak kontratatzeko aukera ematen baitie. Horrela, Online Bankaseguruetako espezialista bihurtu gara.
Datu horiek sendotu egiten dute Seguros Lagun Arok Hego Euskal Herriko aitzindaritzari eusteko hartutako konpromisoa. Bukatzeko, hauxe esan nahi dugu: bezeroen gogobetetasunean eta fidelizazioan Best Costumer Experience 2012 saria jaso ondoren, Seguros Lagun Arok aseguruen sektoreko 2013ko Bezeroaren Arreta Zerbitzurik onenaren aitorpena jaso zuen joan den urrian, eta horrek arlo horietan azken urteotan egindako lana bermatzen du.