Irakurriena
- 1. Arizmendiarrieta Gunea zabalik da Otaloran
- 2. Eroski Taldeak 17,8 milioi euroko emaitza positiboa izan du 2026ko lehen hiruhilekoan
- 3. LKS Next-ek 85 milioi euroko langa gainditu du 2025ean eta % 19ko bilakaera izan du 2026ko hasieran
- 4. "Kooperatibismoari kontakizuna falta zaio. Ez istorio faltagatik, baizik eta kodeak ez direlako gaur egungoekin bat etortzen"
- 5. Batzek 69 milioi euroko finantzaketa sindikatua itxi du 2032ra arteko hazkundea sustatzeko
- 6. MONDRAGONek 11.322 milioiko salmentak lortu zituen 2025ean, eta 1.346 enplegu berri sortu
Saio irekia: elikadura osasuntsua lanean
Elikadura osasuntsuari buruzko saio irekia bi pertsonek zuzenduko dute: Xabier Gutiérrez Márquez eta Leila Pérez Venturinok. Horrez gain, saioaren baitan banatuko dira Tupper Osasungarria lehiaketako sariak, Osartenek pasa den urriaren 1ean martxan jarri zuen lehiaketa.
Xabier Gutierrez Marquez: berak dioenez idazlea-psikologoa-sukaldaria-pentsalaria da; hala definitzen du bere burua. Mende laurdena baino gehiago da Arzak jatetxearen berrikuntza departamentua gidatzen ari dela. Horrez gain, dozena bat liburu idatzi ditu gastronomiaz, hala nola hauek: “Renueva tus recetas de siempre”, “Abre la nevera y cocina con lo que encuentres”. Halaber, “Los aromas del crimen” izeneko tetralogiaren eta izen bereko blogaren egilea da.
Leila Perez Venturino: giza nutrizioan eta dietetikan diplomaduna; 10 urte baino gehiago dira nutrizioaren gaineko aholkuak eta heziketa ematen dituela kontsultan. Un-diet Lascaray Ikerketa Zentroko Elikagaien Osasuneko Unitatearen zuzendaria eta sortzaileetako bat. Hitzaldi eta tailer ugari eman ditu eta, horrez gain, "Guía Práctica de la Alimentación Saludable" liburuaren lanketan parte hartu du, Vitoria-Gasteizko Behatoki Nutrizionalerako 2013an argitaratu zen “La nevera de los solteros sanos” izeneko liburuaren egiletako bat ere bada. Komunikabide batzuetako ohiko kolaboratzailea da, esaterako irratian eta telebistan. Gaur egun Hospital Vithas San Jose-n egiten du lan.