Irakurriena
- 1. Andoni Jimenezek hartu du Tajoren zuzendaritza nagusia
- 2. Gustavo Belizek eta Daniel Innerarityk MONDRAGON Esperientzia Kooperatiboa ezagutu dute Otaloran
- 3. Arrasateko Olandixo eremuaren berrurbanizazioa
- 4. Eroskik abian jarriko du ‘Rojo con Rosa’, enpresa lidergoaren erronka handiez gogoetatzeko bideopodcast berria
- 5. Silizio Karburoaren alorreko soluzioekin, erdieroaleen merkatuko eskaintza indartu du Fagor Electronicak
- 6. MONDRAGONek etorkizuneko negozioak eta gizarte inpaktua indartzeko estrategia berretsi du aurtengo Kongresuan
Rolf Steinhilper Doktorea, Mondragon Unibertsitatean bisitari
Steinhilper Doktorea 35 urtez aritu da lanean Fraunhofer Ikerketa Elkartearekin ekoizpen, berrekoizpen, birziklatze eta ekodiseinu proiektuetan. Gaur egun, Ekoizpen eta Berrekoizpen Teknologien irakaslea da Bayreutheko Unibertsitaean (Alemania) eta 2006 geroztik Prozesuen Berrikuntzan proiektu taldeko arduraduna ere bada Fraunhoferren. Bertan, Berrekoizpenerako Teknologien Zentro Europarra kudeatzen du.
Steinhilper Doktorearen bisita REMACOMPIND proiektuako lanen segimendu planaren baitan kokatzen da, non Goi Eskola Politeknikoko lau ikerketa lerrok eta CEGASAk hartzen duten parte Steinhilper Doktorea eta Orkestraren laguntzarekin.
REMACOMPIND proiektua IHOBEk bultzatutako Ekoberrikuntza proiektuen baitan kokatzen da eta helburu du berrekoizpen aktibitateen garapenerako aukerak aztertzea, hala nola EAEn esparru horretan I+G+i-rako dauden aukerak identifikatzea. Horretarako, piezak errekuperatzeko plan baterako merkatu-nitxoak identifikatu eta definituko dira. Plan horrek osagarri, produktu eta ekipo industrialen remanufaktura azkarra eta ekonomikoa ahalmendu behar du, beti ere egungo araudiak betetzen direla bermatuz.