Irakurriena
- 1. MONDRAGONek etorkizuneko negozioak eta gizarte inpaktua indartzeko estrategia berretsi du aurtengo Kongresuan
- 2. MLAKOOPek 60. urteurrena ospatu du eta etapa berri bati ekin dio etorkizunari begira
- 3. Beste bi urtez EU4Dual Europako proiektuaren lidertzan
- 4. Kreanek eraikiko du Lascaray-LEAren lantegiaren aro berria
- 5. Gutun irekia Arizmendiarrietari
- 6. Fagor Arrasatek HERPASAren ekoizpen-unitatea erosi du, altzairu herdoilgaitzezko deposituen espezialista
Lehendakarien Topaketa gaur Otaloran
Javier Goienetxea, Kongresuko eta Batzorde Iraunkorreko lehendakariak eman dio hasiera Foroari. Ondoren, Iñigo Ucin-ek hartu du hitza. MONDRAGON Korporazioaren Kontseilu Orokorreko lehendakaria aritu da 'egun bizi dugun egoera aldagarri eta nahasiaren aurrean' MONDRAGONen bilakaera zein izan den azaldu du lehendakariak eta 'etorkizuneko MONDRAGON' irudikatzeko bi hitz aipatu ditu.
BIi mahai inguru egingo dira. Lehenengoa Gobernantza Kooperatiboaren erronken gainekoa, eta bigarrena eraldaketa sozialaren gainekoa
Zigor Ezpeleta eta Belen Kortabarria, hurrenez hurren, Gestio sozialeko zuzendaria eta Finantza Gestioko zuzendaria aritu dira jarraian; eta haien ondoren bi mahai inguru egingo dira. Lehenengoa Gobernantza Kooperatiboaren erronken gainekoa. Iñigo Iñurrategi, Heziketa Kooperatiboko arduradunaren dinamizaziopean; Leire Mugerza (Eroskiko lehendakaria); Javier Oleaga (Osagaiak dibisioko lehendakariordea); eta Jone Urzelai (Fagor Industrialeko lehendakaria) igoko dira taula gainera.
Bigarren mahai-ingurua Ibon Anterok bideratu du. Eraldaketa sozialeko ekintzen koordinatzailea da Ibon eta hark dinamizatuta 'Eraldaketa Sozialari beste bultzada bat' izeneko mahai-ingurua egin da. Bertan izan dira Ainhoa Arrizubieta (Azaro Fundazioko zuzendaria); Koldo Kortabitarte (Maier-eko lehendakaria) eta Aritz Otxandiano (Fagor Taldeko berrikuntza sozialeko arduraduna).
Lehendakarien Topaketa arratsaldeko 14:00etan amaituko da.