Irakurriena
- 1. MONDRAGONek etorkizuneko negozioak eta gizarte inpaktua indartzeko estrategia berretsi du aurtengo Kongresuan
- 2. MLAKOOPek 60. urteurrena ospatu du eta etapa berri bati ekin dio etorkizunari begira
- 3. Beste bi urtez EU4Dual Europako proiektuaren lidertzan
- 4. Kreanek eraikiko du Lascaray-LEAren lantegiaren aro berria
- 5. Gutun irekia Arizmendiarrietari
- 6. Fagor Arrasatek HERPASAren ekoizpen-unitatea erosi du, altzairu herdoilgaitzezko deposituen espezialista
Pertsonen gestiorako VI. Foroa ostegunean egin zen Donostian
MONDRAGONeko Gestio Sozialeko Mikel Zabalaren hitzaldiak eman zion hasiera Pertsonen Gestiorako VI. Foroari. Zabala egungo egoeraz aritu zen eta jarraibide korporatiboen berri eman zien Donostiako Kursaalera gerturatutakoei. Eguerdian, berriz, 'pertsonen kudeaketa nazioartekotutako enpresetan' izenburupean mahai-ingurua egin zen.
Eztabaidan ONNERA Groupeko Iñigo Larreak, Batz-eko Koldo Ugaldeak, Oronako Unai Gotik eta Cikautxoko Juan Urrutiak parte hartu zuten. Besteak beste, lau protagonistek euren kooperatibetan nazioarteko prozesuetan pertsonen kudeaketaren arloa nola landu duten azaldu zuten.
Autogestioa eta positibotasuna
Mahai-inguruaren ondoren Otalorako zuzendari Yolanda Lekuonak autogestioaren eta positibotasunaren gaineko saioa aurkeztu zuen, bere sarrerako hitzaldiarekin eta ondorengo taldekako eztabaidarekin.
Arratsaldean, berriz, Carolyn Taylor adituak kultura garapenari buruzko ikaskuntzak azaldu zituen. Carolyn munduko erreferenteetariko bat da erakundeetan kultura garatzeko prozesuei dagokionez. Aholkulari ospetsua da nazioartean, eta mundu zabalean dihardu ikastaroak, tailerrak eta mintegiak eskaintzen. Giza portaera sakonki aztertu du. Hogei urteko eskarmentuan oinarritutako Walking the Talk: Building a Culture for Success (Randon House, 2005) liburuan. Estrategia, kultura eta lidergoa lerrokatzeko metodoa bat egitea izan da bere ekarpen garrantzitsuetariko bat.
VI. Foroko argazki guztiak hemen: http://www.flickr.com/photos/tulankide/



