Irakurriena
- 1. TFG-TFM MONDRAGON Sariek talentua saritu dute inoizko parte-hartzerik handienarekin
- 2. MONDRAGONek eta Fagor Electronicak Semi Zabalan inbertitu dute
- 3. Eroskik finantza egitura berrantolatu du, zorra merkeago birfinantzatuz
- 4. MONDRAGON Foroaren XIII. edizioak 400 lagun baino gehiago elkartu ditu Bilbon
- 5. Guido Agostinelli dibulgatzaile argentinarrak MONDRAGON bisitatu eta sareetan arrakasta lortu du milioitik gora ikustaldi lortuta
- 6. Azaroak Arizmendiarrieta ekarriko du gogora
Pertsonen berrikuntzaren hilabetea
2019az geroztik urtero bezala, Garaia Parke Teknologikoa Pertsonen Berrikuntzaren jokaleku bihurtzen da, hainbat diziplinatako profesionalek tresnak, hausnarketak eta irtenbide praktikoak proposatzeko, erakundeek pertsonen kudeaketa, talentua, adimen emozionala eta lidergoaren inguruan dauden egoeretarako.
Gaur egungo ingurune ziurgabe eta aldakorra geratzeko etorri da, eta horrek erronka garrantzitsuak dakarzkie erakundeei eta, batez ere, pertsonei. Ezin da ahaztu garai hauetan hainbat erakundetan garatzen ari diren irtenbide zientifiko eta teknologiko guztien atzean pertsona batzuk daudela beren talentua aplikatzen, soluzioak aurkitzeko, eta erabiltzaileak edo onuradunak daudela.
Maiatzeko asteartero, pertsonen eta erakundeen talentuaren kudeaketari, adimen emozionalari eta eraldaketa kulturalari lotutako jardunaldiak eta tailerrak egingo dira, hainbat ikuspegitatik.

Jardunaldietan parte hartu ahal izateko, online eman beharko da izena formulario honetan: IZEN-EMATEA
Egitaraua:
AMAIA MUNUERA (WEBRING): Nola erakarri talentua eta ez hil saiakeran. Deskubritu nola bultzatu zure employer brandinga. (+info)
- Maiatzak 4 (09:00 – 11:00)
JUDITH CASTILLO (EQUILIA): Nola gidatu balio partekatuek bultzatutako erakundeak? (+info)
- Maiatzak 11 (09:00 – 11:00)
ALAITZ OSA y ROMU ARTECHE (KRUCE): Lidergo transformazionalaren 5 ardatzak (+info)
- Maiatzak 18 (09:00 – 11:00)
ZURIÑE ALTUBE: Adimen emozionala, talentua garatzeko giltzarria (+info)
- Maiatzak 25 (09:00 – 11:00)
Eskaintza, oro har, gizarte osoari zuzenduta dago, eta, bereziki, taldean lan egiten duten pertsonei: hainbat posizio eta eginkizunetatik Giza Baliabideetako profesionalei, erantzukizuneko karguak dituztenei eta jendaurrean edo hezkuntza sektorean lan egiten dutenei.