Centro tecnológico especializado en: • Tecnologías de unión. • Fabricación Aditiva de Metales. • Inspección y Ensayos no Destructivos (END). • Fabricación Inteligente e Industry 4.0.
Irakurriena
- 1. MONDRAGONen 2.500 ahobizi eta 700 belarriprest Euskaraldian!
- 2. Pepe Mujica MONDRAGONen izan zen
- 3. Garapen Jasangarrirako 18. helburua aurkeztuko du Euskal Aliantzak ekainaren 2an, Donostiako Tabakaleran
- 4. Lehenengo ASETT foroa, ate joka
- 5. MONDRAGONeko kooperatiba asko inoizko enpresa lasterketa arrakastatsuenean
- 6. LKS Nextek helburu gisa ezarri du 100 milioiko fakturazioa gainditzea eta 2028an 1.000 profesionaletara iristea
Pedro Alvarez Moro, Lortek-eko zuzendari nagusi berria

Urriaren 31n, Lortek-eko Kontseilu Errektoreak Pedro Álvarez Moro izendatu zuen zentruko Zuzendari Nagusi.
Pedro Alvarez (Beasain, 1978), Euskal Herriko Unibertsitatean (EHU) Kimikan lizentziaduna eta Nafarroako Unibertsitatean Zientzietan doktore da. 2007an batu zen Lortekera, eta 17 urte hauetan hainbat postutan egon da, hala nola, ikertzaile, prozesuen arloko edota lotura teknologien ikerketa taldeetako arduradun. 2022ko maiatzaz geroztik, ikerketa eta teknologia estrategiako zuzendari izan da.
Alvarezek ibilbide bikaina du, eta horren erakusgarri, 2018an Eusko Jaurlaritzak bere gaitasun tekniko eta zientifikoak aitortu zizkion eta baita zuzendaritzarakoak ere.
"Ilusioz gainezka nago aro berri honi ekiteko eta erronka hau erabateko erantzukizunez hartzen dut", adierazi du Pedro Alvarezek. "Nire esker ona adierazi nahi dut nigan jarri duten konfiantzagatik, eta Lorteken alde ahalik eta ahaleginik handiena egiten jarraitzeko konpromisoa hartzen dut".
Lorteki buruz
Lortek zentro teknologiko kooperatiboa da, eta ezagutza baliotsua sortzen du fabrikazio-prozesuen digitalizazioan, hura industria-sarera eramateko eta, horrela, sare horren lehiakortasuna eta jasangarritasuna hobetzeko.
Lortek fabrikazio digital eta adimenduneko soluzio berritzaileak garatzen aditua da; trantsizio digitalarekin, energetikoarekin eta klimatikoarekin erlazionatutako erronka teknologikoei erantzuna emateko.
Espezializazio-arloak:
- Loturako teknologiak.
- Fabrikazio aditiboko teknologiak.
- Digitalizazioko teknologiak.