Ekintzailetasuna, dibertsifikazioa eta enpresa-jarduera berrien sorrera sustatzeko MONDRAGON Korporazioaren plataforma korporatiboa gara.
Irakurriena
- 1. MONDRAGON Healthek osasunaren merkatuan duen presentzia indartu du
- 2. Fagor Automation, Soraluce eta Danobat Hannoverreko EMO 2023 azokan
- 3. Mondragon Unibertsitateak eta LABORAL Kutxak talentua erakartzeko hitzarmena sinatu dute
- 4. Urriaren 22an egingo dute Mundukideren VIII. lasterketa solidarioa
- 5. "Talentua, berrikuntza eta ekintzailetza dira Mondragon Unibertsitatearen bereizgarriak"
- 6. Hamaika gaztek beren bizitzako abentura biziko dute
- 7. Aldaketa Stirling Zentroan eta Osagaien Dibisioko Berrikuntza zuzendaritzan
- 8. Mondragon Unibertsitateak 14 titulu berri eskainiko ditu hainbat jakintza-arlotan
- 9. IDEKOk piezak mekanizatu bitartean bibrazioak murrizteko teknologia berriak aurkeztu ditu Dublinen
- 10. Zer egiten du MONDRAGONek?
Paul Bilbao: “Egoera oso desberdinak izanagatik, hizkuntza-politiketan adostasun erraldoia lortu dugu”

Donostian egin den agerraldian, eragile desberdinek hartu dute parte, eta bertan izan da Ander Etxeberria, MONDRAGONeko Zentro Korporatiboan Euskara Koordinatzailea ere. Eta berarekin batera: Paul Bilbao, Kontseiluko idazkari nagusia; Joanmari Larrarte, Elkar taldeko ordezkaria eta Kontseiluko lehendakaria; Leire Elizegi, Bizipoza eragileen bilguneko koordinatzailea; eta Pilar Lekuona, Gipuzkoako Erizainen Elkargoko lehendakaria.
Kontseiluko idazkari nagusiak aipatu duen bezala, “sektore oso desberdinetako eragileekin aurkezten ari gara ekainaren 19ko ekitaldia, askotariko eragileekin egindako lanaren emaitza delako, eta horixe erakutsiko dugulako”.
Prozesu aberatsa
Prozesua 2020ko abenduan jarri zen martxan, eragile politiko, sozial eta sindikalen aurrean: “Hizkuntza- politiketan adostasun sozial eta politikoak eraikitzeko eta konpromisoak hartzeko ordua heldu zela esan genuen eta horri begira, eragile anitzekin prozesua zabalduko genuela aurreratu genuen. Azken bost hilabetetan buru-belarri jardun dugu horretan, eta pozik gaude izandako harrerarekin” adierazi du Bilbaok.
Prozesuan zehar, eremu oso desberdinetako eragileen aldetik izan dira ekarpenak eta horien guztien adostasuna irudikatuko da ekainaren 19an egingo den agerraldian.
Izan ere, “hizkuntza-politiketan jauzia egiteko garaia da, eta horretarako oinarrizko adostasunak lortu ditugu eragile sozialen artean”. Ondoren, eremuz eremu aztertuko da irizpide orokor horiek nola aplikatu eta nola praktikara eraman.
Eremu oso desberdinetako eragileen aldetik izan dira ekarpenak eta horien guztien adostasuna irudikatuko da ekainaren 19an egingo den agerraldian.
Ekitaldi irekia
Ekainaren 19ko ekitaldiaren garrantziaz ohartu nahi izan dute, izan ere, "zinez uste dugu batuz, jauzia emango dugula; batuz, gauzak aldatuko ditugula, eta lehen jauzia Kursaalen egingo du”.
Ekitaldia irekia izango da, baina segurtasun-neurriak bermatzeko, izena eman beharko da Kontseiluaren webgunean (www.kontseilua.eus) edota gonbidapenak@kontseilua.eus helbidera mezua igorriz.