Irakurriena
- 1. Lieder Automotive martxan da Borjan
- 2. Lander Beloki Mondragon Unibertsitateko errektore izendatua izan da
- 3. NanoSPharm jaio da, sektore biomedikoko enpresa berria, MONDRAGONen eta i+Meden arteko aliantza kooperatiboaren eskutik
- 4. MONDRAGON Hospitalityko lau kooperatibak parte hartu dute Ibis Styles Zumaia-Zestoa hotelean
- 5. Kontxako Banderan ontzirik kooperatiboena
- 6. “Ez da sorpresa bat izan. PISAk irakurketaren ulermenari buruz dioena, adibidez, Ikastolan behin baino gehiagotan partekatu izan den kezka da"
Parte hartu Imago Vasconiae atlasaren zozketan
Baskonia-Euskal Herriaren kartografia historikoa biltzen duen lehen atlasaren bi ale zozketatzen dira, Ramon Oleaga Páramo eta Jose Mari Esparza Zabalegi egileenak. Txalapartak argitaratua, Laboral Kutxaren babesletzarekin.
Egileen arabera, "lurralde jakin batean bizi den munduko edozein herri, nazio, estatu edo erkidegorentzat ospakizun handia da bere kartografia historikoa biltzen duen atlas bat lehen aldiz plazaratzea".


Nola parte hartu zozketan:
Parte hartzea oso erraza da. Eman zure datuak, ondorengo formularioa beteta, eta zozketan sartuko zara. Datorren irailaren 9a baino lehenago parte hartzen duten pertsona guztien artean egingo da bi atlasen zozketa AppSorteos aplikazioaren bidez. Pertsona irabazleen izenak www.tulankide.com-en emango dira jakitera.
Lehiaketaren baldintzak:
- Parte hartzeko azken eguna 2024ko irailaren 9a izango da.
- Saria ez da trukatuko. Ezin izango da saria beste batengatik aldatu, ez dirutan duen balioagatik, ez aipatutakoa ez den ondasun edo zerbitzu batengatik.
- Saria Laboral Kutxaren bidez entregatuko da.
- Lehiaketa honetan parte hartzen dutenek beren datuak (izena eta posta elektronikoa) TU Lankide aldizkariari ematen dizkiote, helburu komertzialetarako.
Zozketarako izen-ematea itxita dago.
Irabazleak Jon Aristi eta Beatriz Lasaga izan dira. Zorionak!