Irakurriena
- 1. “Ez da sorpresa bat izan. PISAk irakurketaren ulermenari buruz dioena, adibidez, Ikastolan behin baino gehiagotan partekatu izan den kezka da"
- 2. Andoni Jimenezek hartu du Tajoren zuzendaritza nagusia
- 3. Gustavo Belizek eta Daniel Innerarityk MONDRAGON Esperientzia Kooperatiboa ezagutu dute Otaloran
- 4. Arrasateko Olandixo eremuaren berrurbanizazioa
- 5. Eroskik abian jarriko du ‘Rojo con Rosa’, enpresa lidergoaren erronka handiez gogoetatzeko bideopodcast berria
- 6. Silizio Karburoaren alorreko soluzioekin, erdieroaleen merkatuko eskaintza indartu du Fagor Electronicak
Otalora: Kultura ondare kooperatiboa, ACI-ren arabera
Aurkezpena Brasiliako Itamaraty Jauregian egin zen, Brasilgo Gobernuko Kanpo Arazoetako Ministerioaren egoitzan, Nazioarteko Kooperatiba Aliantzaren (ACI) administrazio-kontseiluaren bileran.
ACIren beraren arabera, "MONDRAGONek eta Otalorak argi erakusten dute arrakasta ekonomikoa eta justizia soziala ez direla zertan kontrajarriak izan. Frogatzen dute konfiantzan, hezkuntzan eta balio partekatuetan oinarritutako lankidetzak belaunaldietan zehar iraun dezakeela, industriak ez ezik, herri baten kontzientzia morala ere moldatuz".
Otalora zerrenda horretan ageri da, 25 herrialdetako beste 31 tokirekin batera. Besteak beste, honako hauek aipa daitezke: kooperazio modernoaren sorlekua Rochdalen (Erresuma Batua), Hegoaldeko Kooperatiben Federazioa (AEB), Moshiko Unibertsitate Kooperatiboa (Tanzania) edo LANEko (OIT) Gizarte eta Ekonomia Solidarioko Unitatea (Suitza).
Kooperatiben nazioarteko urtea
Urte osoan zehar ekitaldi globalak eta eskualdekoak egin ziren, kooperatibek 2030 Agendan duten zeregina indartzeko. Horien artean nabarmentzekoak dira NBEren egoitzan egindako inaugurazio- zeremonia, New Delhiko Kooperatiben Munduko Konferentzia eta Dohako Garapen Sozialari buruzko Goi-bilerako amaiera-ekitaldia. Euskadin, ASETT (Arizmendiarrieta Social Economy Think Tank) aurkeztu zen, Gizarte Ekonomiaren azterketan eta sustapenean erreferentzia globala den erakundea, lan- eta gizarte- inklusiora bideratua. Erakunde horrek maiatzean egin zuen lehen topaketa, eta gizarte- ekonomiako 400 pertsona baino gehiago bildu zituen, erakunde-ordezkariak, entitate pribatuak eta nazioarteko pertsona esanguratsuak barne.
Kultura Ondare Kooperatiboko guneen mapa: https://www.culturalheritage.coop/