Irakurriena
- 1. Lander Beloki Mondragon Unibertsitateko errektore izendatua izan da
- 2. NanoSPharm jaio da, sektore biomedikoko enpresa berria, MONDRAGONen eta i+Meden arteko aliantza kooperatiboaren eskutik
- 3. MONDRAGON Hospitalityko lau kooperatibak parte hartu dute Ibis Styles Zumaia-Zestoa hotelean
- 4. Kontxako Banderan ontzirik kooperatiboena
- 5. “Ez da sorpresa bat izan. PISAk irakurketaren ulermenari buruz dioena, adibidez, Ikastolan behin baino gehiagotan partekatu izan den kezka da"
- 6. Andoni Jimenezek hartu du Tajoren zuzendaritza nagusia
Oskar Goitia, Consejo España China Fundazioko presidente berria
Consejo España China Fundazioaren Patronatuak abenduaren 11n onartu zuen Madrilen Oskar Goitia presidente berri izendatzea. Goitiak, MONDRAGON Internacionaleko presidenteak, Francisco J. Riberas (Gestamp) ordezkatzen du, 2019ko abendutik Fundazioaren buru zena.
Goitiak ezin izan zuen Batzarrera joan, hain zuzen ere Txinan zegoelako, eta adierazi zuen MONDRAGONentzat «pribilegioa eta ohorea» dela kargu hori onartzea. Halaber, honako hau adierazi zuen: «Txinan dugun esperientzia luzearekin eta gure balio kooperatiboetan oinarrituta, espero dugu maila berean egotea, eta tentu eta ahalegin handia eskatzen duen une batean aldebiko harremanak indartzen jarraitzea».
Goitiak azpimarratu zuenez, Fundazioa «plataforma ezin hobea izan daiteke Txinarekiko harremanean sortzen diren aukerei heltzeko, ez soilik maila ekonomikoan, baita zeharkakoan ere: alor kultural, akademiko, instituzional eta enpresarialean».
2025eko jarduera plana
Goitia Fundazioko presidente aukeratu zen Batzarrean, 2025erako Jarduera Plana ere onartu zen. Plan horretan, nabarmentzekoak dira Espainiaren eta Txinaren arteko 10. foroa, oraindik zehazteke dauden egoitza eta datetan, eta Futuros Líderes Chinos programaren hamaseigarren edizioa.
Gainera, China en Profundidad zikloarekin jarraituko da, Elkano Institutuarekin eta Descifrando China podcastarekin, besteak beste.