Irakurriena
- 1. Enpresen lehiakortasun globalean Txinak duen eragina, MONDRAGONen Pertsonen Kudeaketarako XVI. Foroaren ardatza
- 2. BATZek WEC enpresa aeroespazialaren %60a erostea onartu du Ezohiko Batzarrean
- 3. Ategi, 2026ko Gipuzkoako Zerbitzu Enpresa gisa aitortua
- 4. Berdintasuna, MONDRAGONeko kooperatiben izatean
- 5. C'Mon Guys, BKI BOX eta NCLIC Shakespeare txapeldun FLL Euskadi-MONDRAGONen
- 6. Laboral Kutxak 305 milioi euroko irabazi garbia lortu du 2025ean
Osartenek, LagunAro EPSVk eta MONDRAGONek Freno al Ictus Fundazioaren "Espazio Garunbabestua" zigilua eskuratu dute
Laneko segurtasuna eta osasuna erakundeen zutabe estrategiko bihurtzeko misioan, Osartenek urrats erabakigarria eman du "Espazio Garunbabestua" ziurtagiria jasotzean. Freno al Ictus Fundazioak emandako aitortza horrek egiaztatzen du Osartenen taldea gai izan dela bere ingurunean iktusa egon daitekeen kasu bat berehala identifikatzeko eta horren aurrean berehala jarduteko behar diren tresnekin. Era berean, MONDRAGONeko Zentro Korporatiboak eta LagunAro EPSVk ere jaso dute aitortza. Iragan astelehenean banatu zizkieten diplomak eta bertan izan ziren, aipatu fundazioko ordezkariekin batera, Maider Biteri LagunAro EPSVren izenean, Zigor Artamendi, Osarteneko zuzendaria eta Zigor Ezpeleta, MONDRAGONeko ordezkaria.

Julio Agredano, Freno al Ictus Fundazioko presidentea, eta Zigor Artamendi, Osarten-eko zuzendari nagusia.
Osartenek 25 urte baino gehiagoko ibilbidea egin du segurtasuna, osasuna eta ongizatea sustatzen, MONDRAGONeko enpresekin bereziki eta kooperatiben artean lankidetzan arituz. Mugarri horrekin, komunitatearekin duen konpromisoa eta ingurunean duen eragina berresten ditu, iktusaren sintomen aurrean goiz jarduteko gai diren pertsonen prestakuntza sustatuz.
Osartenek 25 urte baino gehiagoko ibilbidea egin du segurtasuna, osasuna eta ongizatea sustatzen, MONDRAGONeko enpresekin bereziki eta kooperatiben artean lankidetzan arituz
Osarteneko zuzendaritzak proiektu honen garrantzia azpimarratu du: "Osartenen tresna estrategiko gisa ulertzen dugu osasuna. Espazio garunbabestu bihurtzean, prestakuntza-estandarra betetzeaz gain, bizitzak salbatzeko edo gaixotasunen ondorioak mugatzeko gaitasuna txertatzen dugu gure DNAn, gure ongizate-ereduarekin eta langileen zaintzarekin lerrokatuz".
Bestalde, Julio Agredanok, Freno al Ictus Fundazioko presidenteak, Osarten, MONDRAGON eta LagunAro EPSVREN dimentsioetako erakundeek ekimenarekin bat egitearen balioa azpimarratu du: "Halako erakundeek egitasmoarekin bat egitea funtsezkoa da gure mezua zabaltzeko. Bere konpromisoak erakusten du iktusaren aurkako borrokak osasun korporatibo modernoaren edozein estrategiaren erdian egon behar duela".

Julio Agredano eta Maider Biteri, LagunAro EPSVkoa.
Iktusaren eraginari eta prestakuntzaren garrantziari buruz
Datuen arabera, iktus kasuak % 35 handituko dira datozen 15 urteetan. Egoera horren aurrean, prestakuntza da prebentziorako tresnarik onena. Egiaztapen-programak Neurologiako Espainiako Elkartearen (SEN) abal zientifikoa eta Laneko Medikuntzako Espainiako Espezialisten Elkartearen (AEEMT) eta Laneko Prebentzioko Zerbitzuen Espainiako Elkartearen (AESPLA) laguntza ditu, eta, programa horrek bermatzen duenez, langileek alerta-seinaleak antzeman ahal izango dituzte, eta horiek, askotan, ez dira ezagutzen.
'Espazio garunbabestua' ziurtagiria
Edozein ingurune, publikoa zein pribatua, iktus bat detektatzeko eta "Iktus Kodea" behar bezala aktibatzeko prestatuta egoteko diseinatutako online prestakuntzaren bidez lortutako ziurtagiria da. Proiektua "Brain Caring People" ekimenaren parte da, enpresen bitartez inpaktu sozial eraldatzailea sortzea bilatzen duena.

Julio Agredano eta Zigor Ezpeleta, MONDRAGONekoa.
Fundazioari buruz
Freno al Ictus Fundazioa, irabazi-asmorik gabeko erakundea da, eta iktusak Espainian duen eragina murriztea du helburu, kaltetuak kontzientziatuz, ikertuz eta gizarteratuz.
Informazio gehiago: Freno al Ictus Fundazioaren Komunikazioa www.frenoalictus.org