Irakurriena
- 1. Kontxako Banderan ontzirik kooperatiboena
- 2. “Ez da sorpresa bat izan. PISAk irakurketaren ulermenari buruz dioena, adibidez, Ikastolan behin baino gehiagotan partekatu izan den kezka da"
- 3. Andoni Jimenezek hartu du Tajoren zuzendaritza nagusia
- 4. Gustavo Belizek eta Daniel Innerarityk MONDRAGON Esperientzia Kooperatiboa ezagutu dute Otaloran
- 5. Arrasateko Olandixo eremuaren berrurbanizazioa
- 6. Eroskik abian jarriko du ‘Rojo con Rosa’, enpresa lidergoaren erronka handiez gogoetatzeko bideopodcast berria
Osartenek "elikadura osasungarria lanean" gaiaren inguruko hitzaldia antolatu du
Datorren abenduaren 14an egingo da Arrasateko Kulturate kultura etxean, arratsaldeko 6.30etatik aurrera. Sarrera librea da.
Osarten prebentzio-zerbitzu mankomunatuak antolatu du hitzaldia. Sarrera librea da, lanera eramateko bazkariaren prestakuntza hobetu nahi duen edonori zuzenduta.
Hitzaldiaren bukaeran tupper osasungarria lehiaketako sari banaketa egingo da.
Hauxe da egitaraua:
- Ongietorria eta kokapena (15´)
Jose Luis Lafuente, Osarteneko Zuzendari Orokorra
- Sukaldaritza irudimentsua eta osasungarria lanera eramateko (30’)
Xabier Gutierrez, Arzak jatetxearen I+G departamentuko
zuzendaria
- Nutrizio alderdiak lanean (30´)
Leila Perez: Nutrizionista eta Un-dieteko zuzendaria.
- Tupper Osasungarria Lehiaketako sarien banaketa
Arantza Arriola: Osarteneko Medikuntza Asistantzialeko arduradunaren eskutik