Irakurriena
- 1. MONDRAGONek etorkizuneko negozioak eta gizarte inpaktua indartzeko estrategia berretsi du aurtengo Kongresuan
- 2. MLAKOOPek 60. urteurrena ospatu du eta etapa berri bati ekin dio etorkizunari begira
- 3. Beste bi urtez EU4Dual Europako proiektuaren lidertzan
- 4. Kreanek eraikiko du Lascaray-LEAren lantegiaren aro berria
- 5. Gutun irekia Arizmendiarrietari
- 6. Fagor Arrasatek HERPASAren ekoizpen-unitatea erosi du, altzairu herdoilgaitzezko deposituen espezialista
Osarten %27 hazi da fakturazioan 2021ean
2021 urte konplexua izan da, eta pandemiak ezarritako jarduera frenetikoa (Covid-19 probak egitea) eta olatu pandemikoei lotutako murrizketek eragin dituzten mugak bateragarri egin dira. Hala ere, Osarten gai izan da inoiz lortu ez den jarduera bakoitzeko diru-sarreren zenbatekoa lortzeko, eta, gainera, bezeroan gogobetetzearen balorazio bikaina izan du.
Osarten gai izan da inoiz lortu ez den jarduera bakoitzeko diru-sarreren zenbatekoa lortzeko, eta, gainera, bezeroan gogobetetzearen balorazio bikaina izan du.
Gainera, Prebentzio Zerbitzu Mankomunatuko (PZM) kide diren enpresek modu erabakigarrian lagundu dute PZM honen historian lortutako ezbehar-tasa kopururik txikiena lortzen: %25,73. Industria-sektorean, langile gehien dituen jarduera, Euskal Autonomia Erkidegoan sektore berekoarekin alderatzen badugu, ezbehar-tasa haren erdia da.
Euskadin erreferente izaten jarraitzeko eta OSALANekin lankidetzan lan egiteko asmoa du Osartenek, 2021-2026 Laneko Segurtasun eta Osasunaren Euskal Estrategiarekin lotutako proiektuetan.
Nabarmendu beharreko beste puntu garrantzitsu bat 2022-2025 Proiektu Estrategikoa abian jartzea da. Proiektu hori 3 erronka hauetan oinarritzen da:
- Gure presentzia sendotzea, eta horretarako, bilakaera iraunkorra izatea bazkide eta bezeroengan, gaur egungoengan, zein berriengan, eta merkataritza eta marketin-kudeaketa aurreratua ezartzea.
- Zerbitzu erakargarri eta lehiakorren sorta antolatzea, GARATUZen helburuekin bat datozen zerbitzuak berrituz eta gure zerbitzuen eraldaketa digitala ardatz hartuta.
- Pertsonen kudeaketa estrategikoa artikulatzea, ezagutza berrian eta malgutasunean aurrera eginez, kultura-aldaketa sendotuz, eta Osartenen eta PZMko pertsona guztien taldea kohesionatzea.
Gainera, Euskadin erreferente izaten jarraitzeko eta OSALANekin lankidetzan lan egiteko asmoa du Osartenek, 2021-2026 Laneko Segurtasun eta Osasunaren Euskal Estrategiarekin lotutako proiektuetan.
Hori guztia Polo Garaian egin zen Batzar Nagusian aurkeztu enz, eta bi urtez formatu telematikoan egon ondoren, aurrez aurreko formatura itzulita, eta, beraz, aurrez aurre egoteko aukera izan dute berriro Osarteneko bazkide eta enpresa elkartuetako konpromisario guztiok.