Orklik 54 milioi inbertituko ditu baterietarako segurtasun-soluzioak garatzen PERTE VECen babesarekin

Kooperatibak 54 milioi euro mobilizatuko ditu bost urtean Ordiziatik ibilgailu elektrikoen baterietarako segurtasun soluzio lerro berri bat bultzatzeko. Planak, PERTE VECen babesarekin, 8 milioiko dirulaguntza izango du, eta gutxienez amaierarako 100 lanpostu sortzea aurreikusten da.
Card image cap
2026/05/20

MONDRAGONeko Orkli kooperatiba PERTE VEC (Ibilgailu Elektriko eta Konektatua) programan hautatu dute, Europako Next Generation EU funtsekin finantzatuta. Ekimen horren baitan, kooperatibak 8 milioi euroko dirulaguntza jasoko du, eta datozen bost urteetan 54 milioi euroko anbizio handiko inbertsio-plana babestuko du.

Plan horri esker, BELCOR produktu-gamaren abiaraztea eta garapena ahalbidetuko da, betiere lan-baldintza seguruagoak bermatzeko eta baterien erabilerari lotutako arriskuak murrizteko helburua izanik. Hori funtsezkoa da elektrifikazioaren eta trantsizio energetikoaren testuinguruan.

Ordiziako lantegian aurreikusitako inbertsioek ere eragin nabarmena izango dute eskualdeko ingurune sozioekonomikoan, eta, horri esker, gutxienez 100 lanpostu berri sortu ahal izango dira proiektuaren ezarpen-aldia amaitzean.

MONDRAGON Korporazioa ari da proiektuaren garapena monitorizatzen. Korporazioak ekimena babesten du, laguntzeko eta sustatzeko barne-mekanismoen bidez, eta, horrela, industria-berrikuntzaren, jasangarritasunaren eta kalitatezko enplegua sortzearen aldeko apustua indartzen du.

Ordiziako lantegian aurreikusitako inbertsioek ere eragin nabarmena izango dute eskualdeko ingurune sozioekonomikoan, eta, horri esker, gutxienez 100 lanpostu berri sortu ahal izango dira proiektuaren ezarpen-aldia amaitzean.

Orkli-Belcor.jpg

Zer da BELCOR

BELCOR proiektua ORKLI S. Coop. erakundeak eta Alemaniako BELCHEM GmbH enpresak elkarlanean bultzatzen dute, baterietan oinarritutako sistemetan segurtasunaren arloko irtenbide berritzaileak garatzen lagunduko duen nazioarteko lankidetza sendotuz.

Testuinguru horretan, BELCORek dagoeneko izendapenak ditu automobil-fabrikatzaileen aldetik, baterien gelaxken artean segurtasun-elementuak hornitzeko. Irtenbide horiek gertaera termiko kaltegarriak prebenitzeko eta gelaxken bizitza baliagarria luzatzen laguntzeko diseinatuta daude, ibilgailu elektriko seguruagoak eta iraunkorragoak garatzeko funtsezko balio erantsia emanez.

Europan oinarritutako erreferentziazko automobilgintzako fabrikatzaileek erakutsitako interesaz gain, BELCOR ekimena gero eta arreta handiagoa pizten ari da Europako merkatuan ezartzeko planak dituzten Asiako marken aldetik, eta horrek nazioarteko posizionamendua eta hazteko ahalmena indartzen ditu.

BELCORek gelaxken bizitza baliagarria luzatzen laguntzen du, ibilgailu elektriko seguruagoak eta iraunkorragoak garatzeko funtsezko balio erantsia emanez.

Ekimen hau ibilgailu elektrikoaren balio-katea indartzeko eta industria-eredu lehiakorrago, seguruago eta iraunkorrago baterantz aurrera egiteko Europak egindako ahaleginen barruan kokatzen da.

Orkliri buruz

Orkli kooperatiba 1974an sortu zen Ordizian eta 1982tik MONDRAGONeko kide da. Segurtasun, erosotasun eta osasunerako soluzioetan espezializatuta dago, eta gaserako, berokuntzarako, ur berorako, aireztapenerako eta erregulaziorako osagaiak garatzen ditu. 800 pertsona baino gehiagoko lantaldea dauka, 5 lantegi produktibo ditu, 50 herrialde baino gehiagotan presentzia komertziala du eta bere produkzioaren % 80 esportatatu egiten du.