Irakurriena
- 1. Lander Beloki Mondragon Unibertsitateko errektore izendatua izan da
- 2. NanoSPharm jaio da, sektore biomedikoko enpresa berria, MONDRAGONen eta i+Meden arteko aliantza kooperatiboaren eskutik
- 3. MONDRAGON Hospitalityko lau kooperatibak parte hartu dute Ibis Styles Zumaia-Zestoa hotelean
- 4. Kontxako Banderan ontzirik kooperatiboena
- 5. “Ez da sorpresa bat izan. PISAk irakurketaren ulermenari buruz dioena, adibidez, Ikastolan behin baino gehiagotan partekatu izan den kezka da"
- 6. Andoni Jimenezek hartu du Tajoren zuzendaritza nagusia
Orbeak %20ko hazkundea lortu du 2017an
Hazkunde ekonomikoaren datuak garrantzitsuak dira, baina batez ere duten zentzua da inportantea, izan ere "horrek esan nahi du erabiltzaileek gogotsu hartu dituzuela errepideko bizikletak, mendiko bizikletak, e-bikes... eta baita pertsonalizatzeko proposamena, merkatuan bakarra, MyO".
Albisteak bi testigantza ere jasotzen ditu, Jon Fernandez zuzendari orokorrarena, eta Gonzalo García de Salazar, Orbeako Global Sales manager.

Besteak beste, hauek dira batak eta besteak aipatu dituzten komentarioak:
Gonzalo: Beste marka guztiekin alderatuta, Orbean pertsonalizatzeko aukera eskaintzen diogu erabiltzaileari eta horrek bereizten gaitu. Gainera, edozein aldaketaren aurrean erreakzionatzeko gaitasun handia dugu eta hori ere funtsezko abantaila estrategikoa da.
Beste marka batzuek bizikleta elektrikoari eman diote garrantzia, betiko bizikletaren garapena alde batera utzita. Orbean, aldiz, bi esparruak jorratzen jarraitzen dugu. Gainera, gama altuko bizikletetan ere hazten ari gara.
Jon: Gure hazkundea Europa eta Estatu Batuetan kokatzen da, batik bat. Gainera, estrategia aldetik ‘Closer To You’ delako kontzeptuarekin oso lotuta dago gure hazkundea.
Elkarrizketa osotasunean irakurtzeko: https://www.orbea.com/es-es/blog/gracias-orbea-logra-crecimiento-veinte-por-ciento-2017/