Irakurriena
- 1. Arizmendiarrieta Gunea zabalik da Otaloran
- 2. LKS Next-ek 85 milioi euroko langa gainditu du 2025ean eta % 19ko bilakaera izan du 2026ko hasieran
- 3. "Kooperatibismoari kontakizuna falta zaio. Ez istorio faltagatik, baizik eta kodeak ez direlako gaur egungoekin bat etortzen"
- 4. Batzek 69 milioi euroko finantzaketa sindikatua itxi du 2032ra arteko hazkundea sustatzeko
- 5. MONDRAGONek 11.322 milioiko salmentak lortu zituen 2025ean, eta 1.346 enplegu berri sortu
- 6. Fagor Taldeak 1.735 milioi euroko salmentekin itxi du 2025eko ekitaldia
Orbea eta TU lankideren zozketaren irabazlea nor izan den jakin nahi?
Tulankide.comeko irakurle eta jarraitzaileak saritzeko asmoz zozketa jarri genuen abian orain hilabete eta erdi, eta zozketaren emaitza zuekin konpartitzeko garaia iritsi da. Guztira, ehundik gora lagunek eman duzue izena lehiaketan, guztiak egin zarete gure jarraitzaile Twitterren eta Newsletterrak jasotzeko eskaera egin diguzue. Eskerrik asko zuen konfiantzagatik. Irabazlea berriz, Andoni Gartzia izan da.
Andoni Gartziak irabazi du Orbea taldearen txirrindularitza ekipamendua (mailota eta kulotea). Lehiaketan, guztira, ehun lagunek eman dute izena, kooperatiba eta erakunde ezberdinetakoak guztiak ere. Eta guztiek, eskatzen genien baldintza bakarra bete dute, tulankide.com agerkari digitalaren jarraitzaile egitea. Gure Twitter kontuaren jarraitzaile egitea edo Newsletterrak jasotzeko eskaera egitea. Horixe zen baldintza eta gurekin bidea egitea aukeratu duzuenoi, eskerrik asko. Etorkizunean, tulankide.comen lehiaketa gehiago jarriko ditugu abian.