Irakurriena
- 1. Lander Beloki Mondragon Unibertsitateko errektore izendatua izan da
- 2. NanoSPharm jaio da, sektore biomedikoko enpresa berria, MONDRAGONen eta i+Meden arteko aliantza kooperatiboaren eskutik
- 3. MONDRAGON Hospitalityko lau kooperatibak parte hartu dute Ibis Styles Zumaia-Zestoa hotelean
- 4. Kontxako Banderan ontzirik kooperatiboena
- 5. “Ez da sorpresa bat izan. PISAk irakurketaren ulermenari buruz dioena, adibidez, Ikastolan behin baino gehiagotan partekatu izan den kezka da"
- 6. Andoni Jimenezek hartu du Tajoren zuzendaritza nagusia
Oñatiko Gestio Heziketako ikasleen elkartasun keinua
Oñati Gestio Heziketako (Oñatiko Mondragon Unibertsitateko Enpresagintza fakultatean kokatuta) ikasleen ikasketa, metodologia aktibo-kolaboratibo batean oinarritzen da. Hau da, ingurune profesionalean sor daitezkeen erronka errealen edo antzerakoen ebazpena lantzen dute. Hori dela eta, aurtengo ikasturtean bigarren mailako heziketa zikloetako ikasleek enpresa simulazio proiektua garatu dute.
Enpresa proiektu errealak garatu dituzte eta horren ondorioz 2.750 euro fakturatu dituzte. Hala, erabaki dute, diru hori Hotz Oñati elkarteri ematea. Azken helburua ez da fakturazioa izan ikasle hauentzat, baizik eta egindako lanaren ondorioz ikasleek lan esparruan eskatutako gaitasun profesionalak bereganatzea.
Hiru heziketa ziklo
Oñati Gestio Heziketan oraintxe 3 heziketa ziklo eskeintzen dira: administrazioa eta finantzak, salmenten kudeaketa eta idazkaritza zuzendaritza.
Hotz elkarteak eskerrak eman dizkie Oñati Gestio Heziketako ikasle guztiei. Argazkian, ikasleak eta irakasleek HOTZ Oñatiri diru laguntza ematen ikusi ditzakegu.
Hotz Oñati-ren helburua errefuxiatuei lankidetza teknikoa eta elkartasun laguntza eskeintzea da, honetaz gain, errefuxiatu eta migrazioen inguruko sentsibilizazioan laguntzea eta, azken finean, giza baliabideen defentsan laguntzea.