Irakurriena
- 1. “Eroski lan egiteko leku aberasgarri egiten jarraitu behar dugu”
- 2. MONDRAGONek Mexikoko filialen arteko kooperazioa indartu du
- 3. Elkartasuna nagusi Mundukideren lasterketan
- 4. Jokin Umerez izendatu dute Eneako zuzendari nagusi
- 5. Bazen behin Behobia Donostian
- 6. Pello Rodriguezek "enpresa egiteko beste modu bat" aldarrikatu du BANG à BIG 2026 ekitaldian
Oinarrik eta Laboral Kutxak euskal ETEen kanpo merkataritzako lerroak finantzatzeko hitzarmena sinatu dute
Laboral Kutxak ETE-ei laguntzeko apustu estrategikoarekin bat, hitzarmen berri honekin aurtengo apirilean Eusko Jaurlaritzarekin zirkulatzailea finantzatzeko sinaturiko hitzarmena osatuko da. Horren harira, Laboral Kutxak Eusko Jaurlaritzarekin sinaturiko hitzarmenean duen eginkizun aktiboa azpimarratu behar da: orain arte 137 enpresari aitortu zaie finantzaketa-eskaria, eta guztira 19,5 milioi euro banatu dira eragiketa horien bidez.
Hitzarmen berri honen arabera, honako eragiketa hauek formalizatu ahal izango dira:
a) deskontu-polizak, errekurtsodun factoringa eta confirminga,
b) inportazioak eta esportazioak eurotan nahiz dibisetan finantzatzeko aurrerakin-polizak eta dokumentu-kredituak
Hitzarmenaren babespean, zirkulatzaile-lerro berriak eskaintzeaz gain, orain artekoak berritu ere egingo dira. Gehienez 1.200.000 euro onartuko dira bezero bakoitzeko eta urtebete eta hiru urte bitarteko epean.
Hitzarmenaren baldintzak eskuratu nahi dituzten enpresek egunean egon beharko dute gizarte-segurantzarekin eta zerga-betebeharrekin. Ildo beretik, ezin izango dira egon porrotean edota etengabe dirua galtzen.