Irakurriena
- 1. Sormenaren festa, Ikus-entzunezko Komunikazioko gradu amaierako lanen aurkezpenean
- 2. Fagor Ederlan Taldeak Ipar Amerikako Regen Aluminum enpresaren %51 eskuratu du
- 3. Zabalik da TFG-TFM MONDRAGON Sarien 2025eko deialdia
- 4. Etxebizitza eraginkorrago bat lortzeko bero-ponpen tokiko ekoizpena indartu du Domusa Teknikek
- 5. Batzar Nagusiak, komunikazioa eta elkarlana indartzeko espazio
- 6. Erretiratutako langileekin harremanak sendotzen jarraitzen du Ikerlanek
NUUK mobilityk eta Ikelanek ibilgailu elektriko arinentzat bateria berrerabilgarriak diseinatuko dituzte

NUUK Mobility, floten kudeaketa globalean eta ibilgailu elektriko arinen diseinuan eta merkaturatzean espezializatutako euskal konpainia, Ikerlanekin lankidetzan aritu da Ion-Litio modularrezko baterien sistema berritzaile baten ikerketan. Energia-dentsitate handiko baterien sistema malgu bat da, ibilgailu elektrikoen floten autonomia eta jasangarritasuna hobetzen laguntzen duena, errekuntza-ibilgailuei alternatiba jasangarri eta eraginkor bat eskainiz.
Ibilgailu elektrikoak alternatiba garbiagoa dira erregai fosilen aurrean, baina energia metatzeko egungo teknologiek oraindik erronka handiak dituzte kostuari, segurtasunari eta birziklagarritasunari dagokienez. Baterien eredu berri horrek aukera ematen du garraioaren deskarbonizazioaren esparruan mugikortasun elektrikoa hedatzen laguntzeko, azken miliako banaketaren beharrak ibilgailu elektriko arinen bidez konponduz, hala nola moto elektrikoen bidez.
Ibilgailu elektrikoak alternatiba garbiagoa dira erregai fosilen aurrean, baina energia metatzeko egungo teknologiek oraindik erronka handiak dituzte kostuari, segurtasunari eta birziklagarritasunari dagokienez
Hori lortzeko, Ikerlanek irtenbide multiteknologiko bat ikertzearen alde egin du. Irtenbide hori energia-dentsitate handiko baterien diseinu modular eta moldagarrian oinarritzen da, eta ibilgailu bakoitzerako behar den energia biltegiratzeko ahalmena modu ezin hobean doitzeko eta dimentsionatzeko aukera ematen du.
Eduardo Miguel Ikerlaneko ikertzaile eta proiektu buruak azaldu duenez,: “bateriaren diseinua modularitaterantz bideratuz, bateria-prototipo bat diseinatu dugu, ibilgailu mota desberdinetara egokitzeko, potentzia eta autonomia premia ezberdinekin. Bigarren bizitza bat ere ematen zaio, ibilgailuko bizitza erabilgarriaren amaieran dagoen biltegiratze geldikorreko aplikazio batean. Hori guztia segurtasun funtzionaleko eta zibersegurtasuneko estandar altuak betez. Garapen horrekin, Ikerlanek eta NUUK Mobilityk mugikortasun efiziente, adimendun eta jasangarriagorako trantsizioan funtsezko eragile gisa dugun zeregina indartzen dugu, baliabideak optimizatuko dituzten eta mugikortasun elektrikoaren ingurumen inpaktua murriztuko duten soluzio teknologiko pertsonalizatuagoen alde eginez ”.
NUUK euskal konpainiak Correos edo Burger King ® ditu bezeroen artean, eta bertako Ingeniaritzako zuzendari den Pablo Llopek hau adierazi du: “ibilgailuen baterien diseinuan haiek bigarren bizitzako aplikazioetan berrerabiltzeko baldintzak sartzeak berrikuntza dakar, eta bateriaren bizi-zikloa zabaltzeko aukera ematen digu, osagaien birziklagarritasuna hobetzeaz gain”.
Ikerlanek NUUKentzat garatutako bateria-sistemaren prototipoa balioztatze teknologikoaren fasean dago gaur egun. Laborategiko probak egin dira, motozikleta elektriko batean instalatu aurretik, hainbat erabilera-baldintzatan fidagarriak, eraginkorrak eta iraunkorrak direla bermatzeko.
Baterietarako bigarren bizitza
Litio-ioizko bateria bat bere balio-bizitzaren amaierara iristen dela jotzen da bere hasierako kapazitatearen % 80 baino txikiagoa denean. Hala ere, NUUKek eta Ikerlanek garatutako prototipoari esker, ibilgailu elektriko arinen hasierako funtzioa amaitu ondoren, bateriek bigarren bizitza bat izan dezakete energia-dentsitatearen eskaera hain handia ez den aplikazioetan. Kasu horretan, Cegasak berrerabili egingo ditu energia modu geldikorrean biltegiratzeko. Prototipoaren diseinuan ere parte hartu du Cegasak, biltegiratze geldikorreko sistemei buruzko ezagutza zabala emanez.
Apustu estrategikoa PERTE VECen barruan
Ikerlanek eta NUUKek egindako ikerketa IKERLANek WATTSON CHARGE, CESVIMAP MAPFRE, PREMIUM, VELTIUM edo CEGASA enpresentzat garatutako bateria-kargagailuen eta energia biltegiratzeko sistemen proiektu ugariei gehitzen zaie.
Arrasateko Zentro Telnologikoak teknologia merkatura transferitzeko egiten duen jardueraren adibide argia, Zentroaren jarduera nagusia dena, eta urtez urte hazten ari dena, gaur egun, fakturazio globalaren % 55era iritsi arte (18 milioi euro 2024an).
Proiektu hori LIBRESS proiektuaren parte da, eta Industria eta Turismo Ministerioak bultzatutako PERTE VECen estrategia globalaren barruan dago, Europako Next Generation EU funtsekin finantzatuta dagoelarik. Renault Groupek gidatuta, proiektu traktoreak 74 milioi eurotik gorako inbertsioa du, eta 45 enpresak parte hartzen dute, horietatik % 70 Espainiako ETEak.
Ikerlani buruz
Ikerlan zentro liderra da teknologiaren transferentzian eta industriari balio lehiakorra ematen. Soluzio integralak eskaintzen ditu, hiru arlo handitan hainbat domeinu teknologiko konbinatuz: teknologia digitalak eta adimen artifiziala, sistema elektroniko txertatuak eta zibersegurtasuna, eta teknologia mekatronikoak eta energiaren alorrekoak. Gaur egun, 420 pertsonak osatzen dute lantaldea, eta Arrasaten, Donostialdean eta Bilbon ditu egoitzak. MONDRAGON Korporazioko eta Basque Research and Technology Alliance-ko (BRTA) kooperatiba kide gisa, Ikerlan enpresa-eredu jasangarri, lehiakor eta etengabe eraldatzen ari dena da. 2024an, IKERLANek 50 urte bete zituen sorrerako helburuari leial eutsiz: inguruko enpresen berrikuntza eta lehiakortasuna hobetzeko teknologia garatzea.
NUUK mobility-ri buruz
NUUK mobility floten kudeaketa integralean eta ibilgailu elektriko arinen diseinuan eta merkaturatzean espezializatutako enpresa da. Balio erantsia emateko helburuarekin, Zerbitzuen dibisiotik, NUUKek Espainiako banaketa-flota handienetako batzuk kudeatzen ditu, mantentze-lan integralak, konektagarritasuna, telemetria, errepideko laguntza, dokumentazioaren kudeaketa eta finantza-aholkularitza eskainiz. Gainera, laguntza teknikoa eta estrategikoa ematen die behar duten bezeroei flota elektrifikatzeko prozesu osoan. Mugikortasun elektrikoari lotutako diru-laguntzen tramitazioan ere laguntza eskaintzen du.
Era berean, ibilgailu elektriko arinen katalogo zabala du, batez ere erabilera profesionalerako. Sektoreko eragile berritzaile gisa eta mugikortasun jasangarriagorako trantsizioan funtsezko eragile gisa sendotzea du helburu.