Irakurriena
- 1. Arrasateko Olandixo eremuaren berrurbanizazioa
- 2. Silizio Karburoaren alorreko soluzioekin, erdieroaleen merkatuko eskaintza indartu du Fagor Electronicak
- 3. MONDRAGONek etorkizuneko negozioak eta gizarte inpaktua indartzeko estrategia berretsi du aurtengo Kongresuan
- 4. MLAKOOPek 60. urteurrena ospatu du eta etapa berri bati ekin dio etorkizunari begira
- 5. Beste bi urtez EU4Dual Europako proiektuaren lidertzan
- 6. Kreanek eraikiko du Lascaray-LEAren lantegiaren aro berria
Nola egiten dio aurre Afrikako emakumeak egungo eta etorkizuneko erronkei?
Mundukidek 20 urte daramatza Afrikan, bertako pertsonekin batera lankidetza programak eraikitzen, eta Afrikar kontinentearen eguna ospatzen den honetan, Arrasateko biztanleei Afrikara “bidaiatzeko” eta emakume afrikarren ametsak eta erronkak ezagutzeko aukera eskaini nahi die Bilbon bizi den Hilaria Viakena aktibista angolarraren eskutik.
Azken hamarkadetan, Afrikako kontinenteak aurrerapen handiak bizi izan ditu, batez ere, sektore ekonomikoan. Azken zifrekin bat etorriz, egiaztatu ahal izan da garapen esanguratsua gertatu dela, eta horri esker, emakumeek ekonomian, enpresa esparruan eta garapenean zuzeneko eragileak izanez parte hartzeko aukera izan dutela.
Urteak igaro ahala, politikan, ekonomian, kulturan eta zientzian kargu garrantzitsuak betetzen hasi dira, eta horrek genero-berdintasun handiagoa ekarri du. Baina nola bizi dute hori guztia emakume afrikarrek eta zer dute esateko?