Irakurriena
- 1. Eroskik itzulkinak emango ditu 15 urte eta gero
- 2. Erreka Medicalek Microliquid integratu du osasun arloan aurrera egiteko
- 3. Etorki eta Lana kooperatibek Europa hegoaldeko zerrategirik eraginkorrena inauguratu dute
- 4. Abian da Harrobia: Mondragon Unibertsitateko ikasleek dagoeneko izena eman dezakete proiektuetan
- 5. MONDRAGONeko Lanbide Heziketa: talentua barneko kooperatibetan geratzen da
- 6. “Kooperatibara HURBILTZEN” formazioa eskainiko du estreinakoz LANKI Ikertegiak
Nazioarteko aktualitatearen gaineko hitzaldia eskainiko du Juanjo Alvarezek bihar Aretxabaletan
EAJk Aretxabaletan eta Eskoriatzan antolatu dituen konferentziek izaera irekia izango dute, alegia, herritar guztientzat egongo dira zabalik. Hitzaldi eta aurkezpen guztiak Konferentzia Irekiak Leintz Bailaran zikloaren baitan antolatuko dira eta asmoa da, bi herrietara bai hizlari eta hitzaldi interesgarriak erakartzea.
Aurreneko hitzaldia ostegunean izango da, hilaren 9an, arratsaldeko zazpietatik aurrera, Aretxabaletako Durana kalean kokatuta dagoen Batzokian. Konferentzia 19:00etan abiatuko da eta Alvarezek 45 minutuko aurkezpen bat egingo du. Ondoren, galdera erantzunen unea irekiko da.
Askotariko publikoarentzat interesgarria
Konferefentzia oso interesgarria izango da askotariko publikoarentzat, bai nazioartean interesak dituzten enpresentzat, MONDRAGON Korporazioaren barne dauden kooperatibentzat, aktualitatea oso gustuko duten norbanakoentzat edo eta Mondragon Unibertsitatean komunikazio ikasketak burutzen ari diren ikasle zein irakasleentzat, izan ere, Alvarezek medioetan iritzi kualifikatua eskaintzen du eta iritzia sorrarazten du. Sarrera doakoa izango da, aretoa bete arte, eta antolatzaileek puntualak izateko deia luzatzen diete gerturatuko direnei.