Irakurriena
- 1. Pello Rodriguezek "enpresa egiteko beste modu bat" aldarrikatu du BANG à BIG 2026 ekitaldian
- 2. "Elektrifikazioak, kostuen gaineko presioak eta jasangarritasunak berrasmatzera behartzen gaituzte"
- 3. Eskuratu TERNUA produktu sorta
- 4. Abian da Mondragon City Challenge Nazioarteko Lehiaketaren laugarren edizioa
- 5. Lieder Automotive martxan da Borjan
- 6. Lander Beloki Mondragon Unibertsitateko errektore izendatua izan da
Munduko kulturak eta gastronomia elkartu dira Arizmendi Ikastolaren Kulturartekotasun Jaialdian
Arizmendi Ikastolako Umezaintza guneak Kulturartekotasun Jaialdia hartu zuen pasa den ostegunean; herrialde ezberdinetako herritarren kultura, ohiturak eta gastronomia gertutik ezagutzeko eta saretzeko festa koloretsua.
Jaialdiari hasiera bikaina eta hunkigarria emateko, Umezaintzako haurrek “Munduko Loreak” abestian oinarritutako ikuskizun berezia eskaini zieten bertaratutakoei, aniztasunaren eta elkarbizitzaren balioak aldarrikatuz.
Ondoren, jaian aktiboki parte hartu zuten jatorri anitzeko familiei ireki zitzaien bidea. Horrela; Maroko, Sahara, Kuba, Irlanda edota Ekuatore Gineako ohiturak ezagutzeko aukera izan zen Umezaintza gunean.

Bertaratutakoek herrialde bakoitzeko jaki tipikoak dastatzeko aukera gastronomiko zabala izan zuten, eta, horretaz gain, adin guztietako herritarrentzako ekintzak egon ziren aukeran: ipuin-kontaketak, henna tailerrak, talogintza ikastaroa eta txalaparta saioak, besteak beste.
Arizmendi Ikastolak oso balorazio positiboa egin du ekimenaren inguruan: "Arratsalde bikaina pasatu dugu elkarrekin dantzan eta jai giroan. Ikastolako komunitatea sendotzeko eta elkar gehiago ezagutzeko balio dute horrelako ekimenek. Eskerrik asko festa hau posible egin duzuen familia eta kide guztioi, munduko loreak garelako".