Irakurriena
- 1. Eskuratu TERNUA produktu sorta
- 2. Abian da Mondragon City Challenge Nazioarteko Lehiaketaren laugarren edizioa
- 3. Lieder Automotive martxan da Borjan
- 4. Lander Beloki Mondragon Unibertsitateko errektore izendatua izan da
- 5. NanoSPharm jaio da, sektore biomedikoko enpresa berria, MONDRAGONen eta i+Meden arteko aliantza kooperatiboaren eskutik
- 6. MONDRAGON Hospitalityko lau kooperatibak parte hartu dute Ibis Styles Zumaia-Zestoa hotelean
David Zurutuzak bat egin du Mundukideren 'lagundu irabazten' kanpainarekin
David Zurutuzak ekipoa egin nahi du Mozambikeko iparraldean ahaztuta bizi diren nekazariekin batera partida irabazteko. Kanpainaren helburua da ahalik eta SMS gehien bideratzea Marrupako komunitatearen alde, 1,20€ baliatuz SMS bakoitzeko. Era berean, sare sozialetan ere kanpainak izango du bere oihartzuna. David Zurutuzarekin batera, euskal gizarteko esparru askotako pertsona ezagunek hartuko dute parte, SMSa bidaliz eta parte hartzea sustatuz.
“Ezagutzen ditut gureak baino partida garrantzitsuagoak jokatzen dituzten pertsonak. Egunero, egunero, familia elikatzeko janaria jokoan izaten dutenak, lurrean edo koltxoi gainean lo egitea, seme-alabak eskolara eramatea edo eta medikua bisitatzea, jokoan jartzen dutenak”. David Zurutuza Veillet.