Irakurriena
- 1. Arizmendiarrietaren jaiotzaren urteurrena
- 2. Ikerlanek elektronika aurreratuko laborategi aitzindaria inauguratu du Arrasaten
- 3. MONDRAGONek Remolonasen inbertitu du
- 4. Laboral Kutxa, Estatuko bost banku onenen artean
- 5. Maria Jose Rodriguezek Lagun Aro Aseguruen zuzendaritza nagusiaren ardura hartu du
- 6. LagunAroren Batzar Nagusia: 2025 ekitaldi bikaina; 2026 zalantzati hasi da testuinguru ekonomikoan
MUk eta MONDRAGONek euskaraz idatzitako gradu amaierako proiekturik onena saritu dute
HUHEZIko fakultatean eman zitzaion atzo, euskaraz aurkeztutako gradu bukaerako lan onenari saria. Edizio honetako saritua, Mondragon Unibertsitateko HUHEZI fakultateko Psikopedagogiako ikasle Irantzu del Portillo Lopez izan da “Erresilientzia goiztiarra haurraren garapenean” lanarekin. Mondragon Unibertsitateak eta MONDRAGON Korporazioak 2.000 euroko saria eman eskaini diote sarituari.
Korporazioa eta MU lanean
Saria, Korporazioko Euskara Batzordearen ekimenez sortu da eta helburua du ikasleek unibertsitatetik lan mundura jauzia egiten dutenean ikasketa amaierako proiektuak euskaraz egitea sustatzea. MONDRAGON Korporazioak bere Plan Estrategikoan jaso zuen erronka hori eta 2010ean lantalde bat sortu zen Korporazioko eta Mondragon Unibertsitateko fakultateetako kideez osatuta sari hori abian jartzeko.
MUko ikasleek, Korporazioko erakundeetan egin dituzten proiektuak aztertu eta ebaluatu dituzte hiru fakultateetako bina kidek eta Mondragon Korporazioko ordezkari batek.
Proiektu ugari
Guztira 17 proiektu aurkeztu dira Enpresagintzatik, Goi Eskola Politeknikotik eta HUHEZItik. Aurkeztutako lan guztiak maila tekniko handikoak dira, eta euskaraz ondoen idatzitako lana aukeratu du epai-mahaiak.
Epaimahaia
Epaimahaia fakultate bakoitzeko bi kidek (Joxe Aranzabal, Arantza Ozaeta, Aitor Lizartza, Rafa Altuna, Xabier Arrasate eta Pedro Urteaga) eta MONDRAGON Korporazioko ordezkari batek (Mikel Lezamiz). Analisi sakon bat egin ondoren, adostasuna egon da lanak puntuatzerako orduan eta aho batez aukeratu da lan saritua.
Aurtengoa, sariketaren lehenengo edizioa izan bada ere, urtero antolatzeko asmoa dago.